2016ko abenduaren 2an Lizartzara joan ginen euskararen eguna ospatzera eta eskolarteko proiektua egiten dugun eskolan artean topaketa egitea ( Albiztur, Lizartza eta Altzo .Bertan ongi etorria emateko bertso bat kantatu ziguten, ondoren 8 taldetan banatu ginen, talde bakoitzak letra bat zeukan "euskaraz" hitza osatuz.
4 talde frontoian geratu ziren e-u-s-k eta beste lau taldeak, hau da, a-r-A-z , eskolara joan ginen..Frontoian jolas hauek egin genituen: giza froga, soka tira, toka, oskol apustua. eta eskolan berriz: bi hizki jolas eta barazkiak (barazkietan bi talde batera egon ginen). Joko hauen aldaketa orduan hamaiketakoa eman ziguten eta ondoren jarraitu genuen beste jolasetan parte hartzen. HHko ikasleak berriz psikomotrizitate gelan txikienak eta besteak zimitorioan hainbat jolas egiten egon ziren.
Jolasak bukatu ondoren eguerdiko 12:00tan prestatutako ormaiduria zintzilikatu genuen eta bertso bat kantatuz amaitutzat eman genuen topaketa.
Ederki pasa genuen goiza eta aukera ezin hobea izan genuen elkarrekin egoteko eta lagun berriak egiteko.
3. Zikloko ikasleak
mal
ResponderEliminarmal
ResponderEliminar