Topaketa hauen helburua kirol ezberdinak probatzea eta elkar ezagutzeaz gain ongi pasatzea ere bada.
Berazubira iritsitakoan 3.ziklokoak atletismoko pistan hasi ginen eta bertan jarduera hauek egin genituen: hesiak 2 aldiz, txingak, 50m ko bi esprint, lokotxa , zaku karrera eta azkenik beste esprint bat.
Bitartean 2.ziklokoak kirolei ekin zioten (Paratxuta, soka-tira, luzera jaizia, altuera jauzia, baloi eseria eta pisu jaurtiketa). Hamaiketakoa egin ondoren aldaketa egin zen ( 2.ziklokoak erreleboak eta 3.ziklokoak kiroletara).
Oso goiz polita izan zen eta datorren urtean errepikatzea espero dugu!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario