2017eko
Maiatzak 8an, Jexux ikasle baten aita etorri zen eskolara inkubadora eta
arrautzarekin, ikasle batek ere ekarri zituen arrautzak, 58 arrautza jarri genituen.
Egunero goiz eta arratsaldeetan ura jartzen genion hezetasuna %35-38 egoteko.
Maiatzaren 15an berriro etorri zen linternarekin ernalduak zeuden ikustera, maiatzaren
20 eta 25ean eskuekin arrautzei buelta eman genien. Maiatzaren 26an hezetasuna
igo genion urez betetako bi ontzi jarriz eta hezetasuna %52-%58ra igoz. Maiatzaren 28-29
eta 30an txitak jaio ziren, tripak garbitzeko azukrea, gatza, ura eta
bikarbonatoa nahastu eta kaxan jarri genien, pentsua ere jarri genien, eta bero
eta goxo egoteko lanpara jarri zuen Jexuxek. Bost egun kaxan egon ondoren
etxera eraman genituen
eskerrik asko zuen txitak erakusteagatik
ResponderEliminarikaztegietako hh 2-3 urte