2018/01/17

Yolanda Arrieta idazlea gure eskolan

Urtarrilak 16an Yolanda Arrieta idazlea izan dugu eskolan . Bera etorri aurretik berak idatzitako hainbat liburu irakurri eta landu ditugu gelan: Nitaz ahaztu dira, Martin eta Basajaun, Maialenen usaina, Oinutsik jauregian...
Bi saio eskaini dizkigu, bata 2.eta 3. ziklokoei eta bestea HH eta 1.ziklokoei. Bere laguntzaile modura maleta handi bat ekarri du berak idatzitako liburuz beteta. Saioa erlaxatzeko ariketa bat eginez  hasi du, ondoren maleta ireki eta hor barruan zeuden hainbat liburuei buruzko azalpenak eman dizkigu.Tartea izan dugu ere berari galderak egiteko. Oso saio atsegina eta dibertigarria izan da eta berak idatzitako liburuak irakurtzeko gogoa piztu digu gainera. Eskerrik asko Yolanda. 3.Zikloko ikasleak Yolanda Arrieta idazlea eskolan on PhotoPeach

No hay comentarios:

Publicar un comentario