Mostrando entradas con la etiqueta 2. zikloko ikasleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2. zikloko ikasleak. Mostrar todas las entradas
2018/06/11
2018/05/14
Ainhoa Arregi
2018 maiatzak 7an Ainhoa Arregi
geologoa izan genuen Imaz Bertsolaria eskolan, hurrengoak kontatzen. Ainhoak
esan zigun lehen kontinenteak batuta zeudela eta horrek guztiak “Pangea” izena hartzen
zuen. Ondoren ``power point´´ baten bidez berak erakutsi zigun harrien zikloa
nolakoa zen. Hiru harri jatorri daude: igneoa, metamorfikoa eta sedimentarioak,
gero mineral eta fosil batzuk erakutsi zizkigun.


Asko ikasi genuen!!!!
Egileak: Goreti, Janitz, Lorea, eta Martin
ZUMAIRA IRTERA
2018ko maiatzak 8an, Zumaira joan
ginen eskolako 1.mailatik 6.maila arteko ikasleak. Iritsitakoan 3 monitorek
interpretazio zentrora eraman gintuzten. Bi taldeetan egon ginen, alde batetik 1.mailatik 4. mailara eta bestetik 5. eta 6. mailako ikasleak.
Gu, lehenengo taldean geunden,
eta aurrena bideo bat ikusi genuen, Lurraren sorreri buruz, eta Lurrean dinosauroek izan zuten
garrantziaren inguruan. Ondoren fosil
batzuk ikusi genituen eta kanpora atera ginen Idoia monitorarekin “flysch”a
ikustera. Gero plaza batera joan ginen joku bat egitera, ondoren berriro interpetrazio zentrora itzuli
ginen, fosilak egitera.
5 eta 6. mailakoak berriz bideoa ikusi ondoren, mineralen
tailerrak egin zituzten gero, “flysch”aren inguruan ibilaldi bat burutu zuten, hori bukatutakoan denak
elkarrekin bazkaltzeko txanda izan genuen eta ondoren autobusa hartu eta
eskolara itzuli ginen.
Egileak: Ibai, Jenni, Nora, eta Unax
2018/03/22
BADATOZ OPORRAK
Martxoak 23an, 2. hiru hilekoa bukatuko da, eta gonbidatu nahi zaituztegu, hiruhilekoan egin ditugun lan desberdinak ikustera.
Egitarua:
- 11.45tan azoka txikia
- 12.00tan eskolan egindako lanen erakusketa.
- 12.15etan eskola azpiko lokalean, ikasleen emanaldiak.
ONDO PASA OPORRAK!!!!!
IRTEERA IKAZTEGIETARA
2018ko martxoak 22an
Ikaztegietara joan gara, bertako eskolara NOLEGA programa barruan. Bertan, guk euskaraz prestatutako, emanaldi bat eskainiko diegu, eta beraiek guri, eurek prestatu dutena. Oso ondo pasatu dugu!!!!
Agurtzane Garmendia
2018ko martxoak 13an Agurtzane Garmendia “Ekitaldi Antolatzailea” izan zen gurean. Bere lanari buruz galdera batzuk egin genizkion, eta berak kontatukoak laburbilduko dizkizuegu.
Duela bi urte, erronka berri batekin hasia dago, bere, zaletasunak uztartuz, antolaketa , moda eta dekorazioa. Ekitaldi desberdinen antolaketak egiten ditu, ezkontzak, kontzertuak, bazkariak …
Horretarako, Baliarrainen dagoen baserri historiko bat alokatzen du eta ekitaldiaren arabera, dekoratzen du. Dekoratzeko behar den altzari eta tresneria, alokatzera iparraldera joan ohi da. Ekitaldi aurreko bi -lau egunetan oso urduri egoten da, dena perfektu atera behar duelako. Dena aurrera eramaten, bere familiak laguntzen dio. Bere ametsa, Ekitaldi Antolatzaile profesionala izatea da, gaur egun, administrari lanetan aritzen baita.Mila esker Agurtzane!!!
2018/02/26
AMERIKAR IKASLEAK ESKOLAN
Otsailak 23an, lau neska amerikar etorri zitzaizkigun eskolara, Erin, Erica, Eva eta Maite. Giovanna, izeneko neska bat ere etorri behar zen, baina Madridera joan behar izan zuen eta ez zen etorri, hala ere, berak egindako gaileta batzuk bidali zizkigun. Goizeko saioan, beraiek prestatutako ekintzak egin genituen, patioa eta gero, bertsolaritza saioan egon ziren 5. eta 6. mailako gelan. Arratsaldean berriz, iaz, 3.zikloko ikasleak egindako, Imaz is Oak pelikula ikusi genuen, eta herria bisitatuz erraldoiaren bizitza kontatu genien ingelesez, panelez panel, 2. eta 3. zikloko ikasleak. Bukalera emateko, elkarrekin San Petrike eta Txulalai dantzatu genituen.
2018/01/25
Albizturko topaketa
2018ko urtarrilak 19an Albizturrera joan ginen
Imaz Bertsolaria eskolako ikasleak, Lizartzako ikasleekin batera, eta
bertan, Albizturko ikasleek, Euskal
Mitologian inguru ikasitakoa partekatu
zuten gurekin.
Lau taldeetan banatu ginen urdina, horia, gorria
eta berdea, eta txandakatuz, gune desberdinetatik pasatu ginen:
-
Udaletxean Euskal Mitologiako
bideo bat ikusi genuen.
-
Elizara joan ginen eta han Mario Bross zegoen,
honek, beste herrialdetako mitologiaren berri eman zigun.
-
Elizaren beste aldean sorgin bat zegoen eta
ipuin bat kontatu zigun ,Sorgina eta bi konkordun.
-
Eskolan antzerkia ikusi genuen eta pertsonai mitologikoen letra zopa egin genuen.
-
Frontoian marrazketa gunea zegoen.
Ekintza tartean, Albizturgo
eskolakoek, hamaiketakoa eman ziguten, bi palmera.
Ekintza guztiak
bukatutakoan eta autobusa etorri
bitartean Albiztur eta Lizartzako ikasleekin jolasten aritu ginen eta gero
Altzora bueltatu ginen.
OSO ONDO PASA GENUEN!!!!
2017/11/22
FRAISOROKOEKIN JOLASEAN
2017ko azaroak 16an
Fraisoroko 20 bat ikasle gazte eta irakasle bat etorri ziren Altzora gurekin jolasen bitartez natura
lantzera. Jolas horiek egiteko basoan egotea beharrezkoa zen, zikloka banatu
ginen, HH- ko 2,3 eta 4 urteko ikasleak
eskolan geratu ziren. Beste taldeak,Geizara joan ginen. Bertan, jolas
desberdinak egin genituen, izugarrizko eguraldi onak lagunduta. Bukaeran lepoko
bat egitera gonbidatu ziguten, haiek ekarritako egur zati batean, gure izena
idatziz. Proposatu zizkiguten jolasak oso gustura egin genituen eta primeran
pasa genuen. Bi opari ere egin zizkiguten, igel gorri baten arrautzak eta
basoko animalien buruzko liburu bat.
2017/10/23
2017ko urriak 19an,
Turtzio, La Arboleda, eta Amoroto, Bizkaioako 3 eskoletik eta Arabako
Lantziegoko eskolako , 12 irakasle etorri ziren, gure eskolara, guk nola lan
egiten dugun ikustera. Egun osoan zehar, gure geletan sartu eta atera ibili
ziren. Goizean gelaz gela ibili ziren, 11.30tan irakurketa partekatu saioa izan
genuen eta eskolan zehar bikote edo hirukotetan banatuta ibili ginen.
Arratsaldean tailerrak
genituen eta tailer bakoitzean hurrengo lanak egin genituen:
A Tailerra: sagarra
lehengai hartuta, errezeta desberdinak sukaldatu genituen, sagar tarta, sagar erreak
eta konpota. Egindako produktuak, ondoren egin zen azokan saldu genituen.
B Tailerra, hiru taldetan
banatu ginen, hauetako batean, azokarako mahaiak, eta txartelak egin genituen, bigarren taldekoak, baratzara joan ginen heldutako produktuak jasotzera eta azkenekoan geundenok landareak landatzen
aritu zen. Gero, salketa lanak egiteaz arduratu gineneta asko saldu zuten.
C Tailerrean,sendabelarrak landu genituen
Talde batek arnas baltsamoa egin genuen eta azokan saltzeko jarri gnuen, bigarrenak 4 belar ukendua egiteko oleatoak prestatu zituen, eta hirugarren taldeak, erromero alkohola eta oleatoak prestatu zituen baita erramu oleatoa ere.
Argazki gehiago
2. zikloko ikasleak
Talde batek arnas baltsamoa egin genuen eta azokan saltzeko jarri gnuen, bigarrenak 4 belar ukendua egiteko oleatoak prestatu zituen, eta hirugarren taldeak, erromero alkohola eta oleatoak prestatu zituen baita erramu oleatoa ere.
Argazki gehiago
2. zikloko ikasleak
2017/05/05
Bazkari osasuntsua
2. zikloko ikasleak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)













