2018ko irailaren 22tik 29ra , EAThink
proiektua eta Euskal Fondoaren eskutik, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara aste beteko antolatu duten bidaiara
joateko aukera izan dut. Bidai honen
helburuak hauexek izan dira:
- · Saharako Errefuxiatu Kanpamenduetako errealitatea ezagutzea, batez ere elikagai ekoizpenari eta hezkuntzari lotuta.
- · Saharar herriko irakasle eta ikasleekin esperientziak trukatzea.
- · Bertan, hezkuntza eta elikadurari loturik garatzen ari diren garapenerako lankidetzako proiektuak ezagutzea.
- · Kultur aniztasuna lantzea, ikastetxean hori lantzeko erremintak garatuz, Saharar herri eta kultura ezagutzea eta haiekin trukea bultzatzea.
- · Gaur egungo munduaren interdependentzia globalak lehen eskutik ezagutzea eta haien kontzientzia hartzea, gerora ikastetxeetan lantzeko erremintak garatuz.
Zazpi egun motz gera daitezke lau
hamarkadako muina ulertzeko baina era
berean nahikoak izan dira hango bizimodu gogorrez jabetzeko. Sahararrek 42 urte
daramatzate Tindufeko ( Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetan beraien herria berreskuratzeko borrokan; Marokok Mendebaleko Sahara okupatu eta indarrez kanporatu zituen, makina bat
herritarren giza eskubideak errotik urratuz. Aljeriako ipar-mendebaldean aurkitu
zuten babesa eta emakumeak arduratu ziren deusetatik herri berri bat eraikitzeaz. Gaur egun,
kalkulatzen da, 150.000 lagunek esperoan jarraitzen dutela basamortuan hainbat
politikarien erabakien zain.
Aipatu behar dut esperientzi pertsonal bezala
izugarria izan dela. Alde batetik oso gogorra han bizitutakoa, baina bestetik, aberatsa jasotakoa. Aukera paregabea izan dugu bertako antolamendua ezagutzeko ( hezkuntza, osasuna, ura, emakumeak, ingurumena, proiektu berriak,
garraioa…).
Goizeko ordu txikitan iritsi ginen, eta ilargiaren argia inon baino biziagoa zen arren, ilunpetan nola edo hala lortu genuen etxea topatzea gure gidaria zen Tawueloren eskutik. Hilabeteko otordu guztiak nekez osatu ditzakeen familia berak hozkailuko janaririk preziatuenak jarri dizkigu, eguna joan eta eguna etorri. Etxeko ateak irekitzea gutxi ez balitz, bihotzak zabaldu dizkigute eta urte guzti hauetan sortutako zaurien berri eman digute.
Goizeko ordu txikitan iritsi ginen, eta ilargiaren argia inon baino biziagoa zen arren, ilunpetan nola edo hala lortu genuen etxea topatzea gure gidaria zen Tawueloren eskutik. Hilabeteko otordu guztiak nekez osatu ditzakeen familia berak hozkailuko janaririk preziatuenak jarri dizkigu, eguna joan eta eguna etorri. Etxeko ateak irekitzea gutxi ez balitz, bihotzak zabaldu dizkigute eta urte guzti hauetan sortutako zaurien berri eman digute.
Familia sahararrak jada hiru belaunaldiz
osatuta daude, eta iraganaren eta etorkizunaren arteko lerroa amaiezina dirudi. Amets bakarra
herriaren autodeterminazioa da. Aspaldi, Mendebaldeko Saharatik ihes egin zuen
amonak deusezetik eraiki zuen bizitoki berean hezi behar du mugikorraren eta teknologiaren menpe
dagoen biloba; belaunaldi arteko talka parez pare . Hau guztia, behin behineko
bizitokia izan behar litzatekeen muturreko lurraldean.
Haurren zoriona irribarrean txertatu zaigu eta
tea zainetatik doakigu aste bete ondoren. Duintasunez betetako herri baten
parte sentitu gara basamortuaren erdian; indarrak batu ditugu bizi duten egoera
horren amaiera berandu baino lehen irits dadin eta guzti horren berri gure
ikastetxeetan izan dezaten. Azken finean, herritar guztion esku dago
errealitate hori aldatzea. Saharak ez luke bizirauteko laguntzarik beharko bere
lurren jabe balitz. Konponbidea ez da baliabideak bidaltzea, berez dituztenak
berreskuratzen laguntzea baizik. Babes politiko hori bultzatzea da herritarren
eta bere ordezkari politikoen eginkizuna. Irakasle bezala ere hauxe izango da nire egin beharra bertan ikusitakoa zabaltzea eta ikasleekin hausnarketa bideratzea.
Josebe Rezola
Mila esker Josebe!!!
ResponderEliminarAnita