Bihar,
Azaroak 30 Titirijai ikuskizuna ikustera goaz.
Astelehenean,
abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna
izango da.
SAHARAKO ASTEA
Aurtengo irailean Josebek Saharara egindako bisitaren ondorioz, eskolan lan
ezberdinak egin genituen eta abenduan Saharako astea ospatzea erabaki genuen.
Egitaraua:
Abenduak 3 (astelehena), eguerdian Saharako lanak eskolako
sarreran jarriko ditugu ikusgai.
Astelehen-arratsaldean
berriz, euskararen eguna ospatuko dugu.
Abenduak 4 (asteartea), goizeko 10:00etan Saharako ipuin
bat guri kontatzera etorriko dira. Beraiekin tea gozo bat egingo dugu eta nahi
duenak probatuko du.
Abenduak 5 (asteazkena), goizeko 9:00etan Iñaki Muruarekin
azokan saltzeko bonboiak egingo ditugu.
Arratsaldean
berriz, Tarbari (Ikaztegietako neska Saharauia) elkarrizketa egingo diogu.
Abenduak 9 (igandea), Herriko azokan parte hartuko dugu, baratzeko
produktu, oilategiko arraultza eta txitak, esku lanak,bonboiak, ukenduak… salgai
jarriko ditugu.
Azokan
ateratako dirua, Saharar Herriari laguntzeko izango da.
Alaitz G. eta Unax A.
Aste guztia ya earki organizatuta daukazue!!! Ze ondo!!!
ResponderEliminarAnita.