2018ko abenduaren 9an, Altzon 3. aldiz azoka bat egin zen, bertan 35 postu izan ziren, horietatik 12 altzotzarrak. Gure eskolak ere parte hartu zuen bertan. Azokak 10:00etatik 14:00etara iraun zuen eta salmentak aurrera eramateko LHko ikasle eta guraso batzuen artean txandak egin genituen.
Eskolak honako produktu hauek jarri zituen salgai: osagai desberdinetako bonboiak, ukenduak, kremak, baratzeko produktuak, panpinak eta apaindutako edalontziak … Guzti hauek tailerretan egin genituen. Bonboiak egiteko Iñaki Muruaren laguntza izan genuen eta herriko elkartean egin genituen.
Guk irabazitako diruaren zati bat Saharara bidaliko da, aurtengo ekintza solidario bezala.
Egileak: 3. zikloko ikasleak
No hay comentarios:
Publicar un comentario