2012/02/10

VASILI KANDINSKI ETA ANTONI TAPIES

Bi margolari ospetsu hauek egindako koadro abstraktu batzuen konparaketa egin dugu. Ondorio hauek atera ditugu:

  • Tamainaren arabera, Kandinskiren koadroak askoz handiagoak dira.
  • Koloreen arabera, Kandinskik kolore askoz gehiago erabiltzen ditu eta koloreak biziagoak dira. Tapiesek berriz, kolore beltza eta marroixkak erabiltzen ditu batikbat.
  • Irudien arabera, Kandinskik , maiz, forma geometrikoak irudikatzen ditu eta Tapiesek gurutzeak, X-ak...

Bata zein bestearen koadroak ongi begiratu ondoren, Vasili Kandinski gehiago gustatzen zaigula adierazi dugu.

Hauek izan dira gehien gustatzen zaizkigun koadroak:













EZETZ ASMATU NORENAK DIREN!!!!

2012/02/08

Urtarrileko arratsalde eguzkitsu bat aprobetxatuz...

Ederra eguna
aukeratu genuna!!!

Txindoki elurtuta

katutxoei begira...

Noraren etxea...aldapan gora orain...

zeruari begira: hegazkinak

Zein doa azkarrago? Hori da jakinmina!!!

Eta azkenik, eskolarako bidean, frontoian jolastu genuen pixka bat.

Elurra eskuartean



Zientzilari txikiak hasi dira buruari eragiten...

-Non dago elurra?
-Ez dago. (boteprontoan). Autozuzenketa berehala: "Hemen dago, mahai gainen!!!"

eta bospasei aldiz elurra kanpotik sartu ondoren gelara eta hipotesi, proba eta esperimentu dexente egin eta gero, mahaia lehortzera eta garbitzera!

Guk uste duguna baino gehiago dakite hauek.

2012/02/02

IRITSI ZAIGU ELURRA

Gaur, otsailak 2 eskolara iritsi garenean elurra hasi du eta goiz osoa atertu gabe pasa du. Lanean jarraitu dugu baina gure begiak lehioetara begira zeuden. Paisaia zoragarria benetan, tartetxo bat hartu dugu elurrarekin gozatzeko eta argi paregabeak ateratzeko. Hemen dauzkazue ateratako argazki batzuk:
Horrela jarraitzen badu nahiko elur egingo du arratsalderako, beraz hasi trineoei ahutsak kentzen.

2012/01/20

IHAUTERIAK




























Kaixo lagunak, ihauteriak jarri ditugu martxan. Aurten artea dugu gaia.


Eskolako txikiak koloreak izango dira eta Andy Warhol-en kuadro bat hartuta, beraien aurpegiak jarriko dituzte.

1.2. mailakoak Kandisky aukeratu dute eta kuadroaren izenburua “M3-la forma en cuadros” da.
3.4. mailakoak “Tarde de domingo en la isla de la Gran Jatte (1884-1886) aukeratu dute , egilearen izena Georges Seurat da eta “puntillismo” era impresionismoren barruan landuko dute
5.6. mailakoak “La gallina ciega” Goya-rena hartu dute aztergai. Erromantizismoa eta Barrokoaren artean kokatzen da.
Inauteriak pasatakoan, gure argazkiak zintzilikatuko ditugu. Ea zer moduz ateratzen zaigun dena.
Urren arte!!!

2012/01/10

BERRIRO ERE ESKOLAN

Lehenik eta behin Urte Berri On denoi!!!
Gabonak ederki gozatu ondoren, berriro ere eskolara itzuli gara ikusten duzuen bezala. Hiruhilabete honetan, Artea eta Biografia landuko ditugu proiektu bezala eta museoren bat bisitatzeko eta artista batzuk ezagutzeko aukera ere izango dugu . Matematikan geometria , perspektiba... lantzeko bidea eraikiko dugu . Bigarren hiruhilabetearen erdian ere, ihauteriak izango ditugu eta seguruenik arteak izango duela zerikusia mozorroak eta antzezpenak aukeratzeko garaian. Bueno espero dugu hiruhileko honetan ere ondo pasatzea eta asko ikastea, berehala izango duzue gure lanen berri.

2011/12/21

STO. Tomas eguna. Solasaldi ederra.


































































Gaur, STO. Tomas eguna ospatzeko bi ekitaldi egin ditugu eskolan. Hasteko, goizeko hamarretan hitzordua geneukan guraso eta Udaletxeko langile batzuekin solasalditxo bat edukitzeko. Gutxi gora behera ordu bete inguru egon gara elkarrekin solasean. Galdera mordo bat egin dizkiegu guztiei eta jasotako erantzunak bikainak izan dira. Lanbide ezberdinen inguruan asko ikasi dugu eta hirulileko honetan landu dugun elkarrizketa proiektuari amaiera emateko aukera ederra izan da. Denok oso gustura egon gara, beraz gure eskerrik onena etorri diren guztiei. Hamaiketan "Guraso Elkartearen" eskutik txorixo pintxo bikaina jan dugu. Goiza zoragarria benetan!!!


ETA... BIHAR PIN-ERA !!!















2011/12/19

ASTE HONETAKO PLANGINTZA

Kaixo, hemen gaituzue berriz, oraingo honetan hiruhileko honi bukaera emateko astean. Bihar Abenduak 20 1. zikloko ikasleak Tolosako Leidor zinemara doaz "IGELAK ETA ZAPOAK" pelikulaz disfrutatzera.
Sto. Tomas egunean, hiruhileko honetan landu dugun elkarrizketa proiektuari amaiera emateko guraso eta Udaletxeko langile batzuek gonbidatu ditugu elkarrekin solasaldi bat edukitzeko eta beraien lanbideei buruz gehiago jakiteko. Ondoren, guraso elkarteak guztiontzat txistorra eskainiko digute. Hauexek edukiko ditugu gurekin:
Suhiltzaileak: Iñaki Murua, Joseba Elduaien eta Migel angel Murua.
Atrezista: Lierni Izaguirre (filmetako dekoratzailea)
Herriko Udaletxeko idazkaria: Olga
Foru Aldundiko ogasuneko zuzendaria: Xabier Olano
Musikaria: Maixa Lizarribar
Herriko aguazila: Joxe Manuel Murua
Jangelako arduraduna: Malu Nazabal
Calcinor enpresako garraiolariak: Joxe Mari Agirre (Murtxi) eta Juan Mari Zubeldia (Aia)
Aurten, lehenengo aldiz, eskolan antulatu dugu jostailu bilketa solidarioa, bildutako jostailu guztiak (Abenduaren 23 arte) Tolosako Laskorain ikastolara eramango ditugu han antolatuko den merkatu txikian saldu ahal izateko. Bildutako diruarekin martxan dauden bi proiektuentzako diru laguntza eskeiniko da: Proiektuak hauek dira, Indiako Bordumsa herrian neska aborigenentzat bizilekua, kontsultategia eta balio anitzeko gela eraikitzen laguntzea. Bestetik, Sahara askeko Miyik herrian dagoeneko martxan dagoen Lehen Hezkuntzako ikastetxe baten eraikuntza eta ekipaia osatzen laguntzea.
Abenduak 22an (Osteguna) Lehen Hezkuntza guztia Bec-eko Pinera goaz. Egun zoragarri bat pasatzea espero dugu!!
Abenduak 23an goizean, eskolara Olentzero etorriko zaigu denoi opariak banatzeko asmoz eta ondoren... Oporrak!!!
Abenduak 24ean goizeko 9:30etan Altzo Azpin elkartuko gara etxez-etxe kantari joateko.
Denok gonbidatuta zaudete!!!





2011/12/07

EUSKARAREN EGUNA

Aurreko ostiralean, abenduak 2 euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Guk 5. eta 6. mailakoak bertso batzuk abestu genituen ekitaldiari sarrera emateko, 3. eta 4. mailakoak "Apaizac obeto"ren aurkezpena egin zuten eta Ternuari buruzko informazio polita eman ziguten. Ekitaldi honetara gurasoei ere pasa genien gonbidapena eta ikasle batzuen gurasoak etorri ziren dokumentala ikustera. Aurkezpena eta gero "Apaizac obeto" dokumentala ikusi genuen, emanaldiari bukaera emateko denon artean beste bi bertso abestu genituen:

Doinua: Uso txuria
SARRERA
Ongi etorri laguna
Gonbidatu zaituguna
Pelikula bat polita eta
Bertso ta kantu jarduna
Festa giroan pasa dezagun
Gaur euskararen eguna.

Euskaldunen eguzkia
Gure hizkuntza eztia
Bere omenez denok biltzeko
Pelikula aitzakia
Zuen gustuko izan dadila
Prestatu dugun guztia.
AGURRA
Apaizak hobeto lana
Iritsi da guregana
Hori ikusten gure ondoan
Senide aita eta ama
Eskertzen dugu bisitatzeko
Denbora hartu izana.

Ikusi ta entzuten adi
Itsatsita pantailari
Gaur egun bat da urte osoa
Gaurko eguna izan bedi
Eskerrik asko ondo segi ta
Eutsi denok euskarari

2011/12/05

TOLOSAN TXOTXONGILO FESTAN


Ostiralean, abenduak 2 Tolosara joan ginen musika eskola batera. Urtero bezala Titirijai izeneko txotxongilo jai batera. Emozio askotako ikuskizuna izan zen. Poxpolo saltzaile txiki bat da gure protagonista eta haizearen laguntzaz emozio mordo bat bizitzen dituzte. Hementxe duzue historioa: "Gau hotz, elurtsu eta ilun batean neskatila poxpolo sailtzaie eder eta pobre bat kalean bakarrik zegoen poxpoloak saldu nahian. Urte zahar gaua zen eta denak etxeetan berogailuen ondoan gustora zeuden bitartean poxpolo saltzaie txikia iluntasun beltzean zegoen. Egun osoan ez zuen paxpolorik saldu eta pentsatu zuen
- Zer egingo dut orain? etxera joaten banaiz aitak errieta egingo dit, soluzio bakarra dago, hemen geratuko naiz- Eta hori esanda kalekantoi batean exeri eta al zuen erara bere gorputza berotzen saiatu zen. Han isil-isilik eta hotzez dardarka zegoela haizea agertu zen eta honela esan zion
- Zer egiten duzu hemen?- eta neskatoak den-dena kontatu zion- Badakit nor den zure aita mozkor nazkagarri hori! zer dauzkazu hor, poxpoloak al dira?-
-Bai poxpolo saltzaile xume bat naiz-Erantzun zion neskatilak.
-Piztu poxpolo horiek, majikoak dira, piztu bat eta pentsatu zuri gustatuko litzaizuken desio batean-
-Baita zera ere!-Baina pentsatu ondoren esan zuen-Baina egia bada? probatu egingo dut, baina lehenengo izkutatu bestela poxpoloa itzaliko duzu-
-Ados!-Esan zuen haizeak.
Eta poxpoloak piztuz imajinatutako gauza guztiak lortu zituen baina poxpoloak itzali arte irauten zuten, bat batean konturatu zen azkeneko poxpoloa zuela amarengan asko pentsatu ondoren poxpoloa itzaltzean eta bere ama desagertu ez zela ikustean poz handia hartu zuen."
Eta hau da ikusi genuen historio zoragarri eta hunkigarria!!!