2015/03/16

KUTXA ESPAZIO ETA TXURI URDINERA BISITA

Aurreko ostiralean, martxoak 13, goizean eskolatik autobusa hartu genuen Donostiara joateko. 10:00-etan elkartu ginen Kutxa Espazioko sarreran Albizturko eskolakoekin, taldeak egin genituen eta barrura sartu ginen. Bertan batzuk bisita gidatua egiten zuten bitartean, besteak tailerretan esperimentuak egiten aritu ziren.

Denok berriro eguerdiko 12:00-etan kanpoan elkartu ginen hamaiketakoa jateko. Berehala Albizturkoak joan egin ziren eta gu txuri urdin aldera jaitsi ginen bazkaltzera. 13:30-etan izotz pistan sartu ginen eta 15:00-k arte bertan egon ginen eta ederki pasa genuen. Jolasak eta Disko festa izan genituen, batzuk ipurdiko galantak hartu bagenituen ere bikain ibili ginen.









 
3. ZIKLOA

2015/03/12

2015eko KIROL TOPAKETAK

2012eko  martxoak 6an Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko 25 ikasle Tolosako Berazubin izan ziren Eskola Txikietako topaketetan. Bertan kirola egiteaz gain beste eskola txikitako hainbat ikasle ezagutzeko aukera izan genuen. Eguraldi ederra izan genuen eta goiza istant batean pasa zitzaigun.

XABOI-PONPAK

Aurreko astean, eguraldi ona zegoela eta esperimentu saioan xaboi ponpak egin genituen patioan. Putz eta putz eginez ponpa handiak eta txikiak atera zitzaizkigun. Oso ondo pasa genuen! Gaur 1. 2. eta 3. ziklokoei erakutsiko diegu nola egiten diren.

2015/03/06

ZUHAITZ LANDAKETA

Martxoaren 5ean Ollagonera  joan  ginen  arbolak   landatzera. Bidean paisaje  polit- polita ikusiz joan ginen. Haur hezkuntzakoak kotxez iritsi ziren bertara.Deskantsu txiki bat hartu ondoren, talde bakoitzak  zuhaitz bana landatu zuen.  Lanak  egindakoan Leirek eta  Karmenek   prestatutako txistor   bokadiloa   jan genuen.Jolasten   pixka batean ibilita gero, tipi-tapa  eskolara  etorri  ginen.
Oso ondo pasa genuen, bidaia ederra izan zen, eta gainera eguraldi eguzkitsua izan genuen.


                                                                              1. zikloko ikasleak

2015/03/02

MARTXOKO EGITARAUA

 Hauek dira, martxoan izango ditugun ekintza berezien egutegia.

-5 ean zuhaitzen  eguna ospatzeko, zuhaitzak landatzera joango gara Ollaunera.

-6 ean Olinpiada txikietan parte hartuko dugu, LHko 2. Eta 3. 
zikloko ikasleak, Tolosako Berazubin.

-11 an altxorra  jasotzera  etorriko dira Galtzagorri elkartekoak.

-12  an  HH 4 eta 5 urtekoak zinera joango dira Pin eta Pon filma ikustera.

-13 an HH 4 eta 5 urtetik LH6 arteko ikasleak Kutxa Espaziora joango gara eta  arratsaldean LHko ikasleak Txuri Urdin izotz pistara  joango gara patinatzera.

-18 an Albizturrera joango gara goiza pasatzera, Lizartza eta Albizturgo lagunekin.

-23 an   korrika txikia egingo dugu Altzon zehar.

-26  ean Nolega, egingo dugu  Abaltzisketan


-27an Aste Santuko oporrak hartuko ditugu. 


3. mailako ikasleak

2015/02/20

PELLO AÑORGA IPUIN KONTALARIA ESKOLAN

     2015eko otsailaren 11ean, Pello Añorga etorri zitzaigun ipuin ezberdinak kontatzera. Hauek aniztasunaren ingurukoak izan ziren eta bide batez, Donostiako ikastetxe batean oinarrituta zeuden. Dirudienez eskola horretan herrialde ezberdinetako ikasleak zeuden: Senegal, Portugal, Aromar, Pakistan...

Ipuin horien  bidez ohartu ginen nahiz eta denak ezberdinak izan denak garrantzitsuak eta beharrezkoak garela gizartean. Ipuin hauez gain herrialde horietako hainbat instrumentu jotzen erakutsi zigun eta hauen soinuaz baliatuz dantza mota ezberdinak ere dantzatzeko aukera izan genuen.

Oso saio polita eta berezia eskeini zigun.

3.zikloa            

2015/02/11

BADATOZ INAUTERIAK!!!!!!!!!!!!


2015/02/03