2015/04/24
2015/04/17
OPORREN BUELTAN MARTXAN GARA BERRIRO ERE
Kaixo guztioi:
Aste Santuetako oporren bueltan berriro hemen gara lan egiteko prest. Lurrarekin lotuta, uraren gaiari ekingo diogu. Baita ere, Lizartza eta Albizturkoekin harremanetan jarraituko dugu. Oraingo honetan Lizartzako eskolara joatea tokatzen zaigu, hain zuzen ere, maiatzaren 14ean. Urarekin lotuta esperimentuak egingo ditugu tailerretan banaturik.
Aste honetan eguraldi ona lagun izan dugunez, baratzarekin aurrera jarraitu dugu: Lurra prestatu, ongarritu eta letxugak, azelgak, tipulak eta marrubiak landatuz.
Asteazken arratsaldetako tailerrak aldatu egin ditugu eta oraingoan marrazketan murgilduko gara. Espero dugu azken txanpa honetan asko ikasteaz gain ongi pasatzea.
Aste Santuetako oporren bueltan berriro hemen gara lan egiteko prest. Lurrarekin lotuta, uraren gaiari ekingo diogu. Baita ere, Lizartza eta Albizturkoekin harremanetan jarraituko dugu. Oraingo honetan Lizartzako eskolara joatea tokatzen zaigu, hain zuzen ere, maiatzaren 14ean. Urarekin lotuta esperimentuak egingo ditugu tailerretan banaturik.
Aste honetan eguraldi ona lagun izan dugunez, baratzarekin aurrera jarraitu dugu: Lurra prestatu, ongarritu eta letxugak, azelgak, tipulak eta marrubiak landatuz.
Asteazken arratsaldetako tailerrak aldatu egin ditugu eta oraingoan marrazketan murgilduko gara. Espero dugu azken txanpa honetan asko ikasteaz gain ongi pasatzea.
3.zikloa.
2015/03/24
AZKENEKO ASTEA!
Hiruhilabete honetako azkeneko astea bete-betea dugu!!!
Atzo, martxoak 23, KORRIKA TXIKIA ospatu genuen nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Tolosaldeko Atarikoak etorri ziren eta honako bideo hau grabatu zuten. Eskerrik asko!!!
Bestalde, ostegunean, lehen hezkuntzako ikasleak Abaltzisketara NOLEGAko emanaldiak ikusi eta eskeintzera goaz. Altzotarrak, "Barrerik egiten ez zuen printzesa" antzerkia, "Xalbadorren heriotzean", "Urtxintxak oihanean" eta "Behin batian Loiolan" abestiak eskeiniko dizkiegu Abaltzisketa eta Ikaztegietako ikasleei.
Asteari bukaera emateko eta oporrei ongi etorria (iujuuuuuu!!!), ostiralean goizeko 10:30etatik aurrera, "The Wizard of Oz" eta "El aula de Tocame Roque" antzerkiak eskeiniko ditugu. Tartean, hamaiketako gozo-gozoa egingo dugu.
Besterik gabe, ONDO PASA!!!
3. zikloko ikasleak
2015/03/23
ALBIZTURGO ESKOLARA BIXITA
2015/03/16
SONGS
On the 1st cycle, we are studying about KITES. Here we have a song about them.
And for the theater...WE'RE OFF TO SEE THE WIZARD!
KUTXA ESPAZIO ETA TXURI URDINERA BISITA
Aurreko ostiralean, martxoak 13, goizean eskolatik
autobusa hartu genuen Donostiara joateko. 10:00-etan elkartu ginen Kutxa Espazioko
sarreran Albizturko eskolakoekin, taldeak egin genituen eta barrura sartu
ginen. Bertan batzuk bisita gidatua egiten zuten bitartean, besteak tailerretan
esperimentuak egiten aritu ziren.
Denok berriro eguerdiko 12:00-etan kanpoan elkartu ginen
hamaiketakoa jateko. Berehala Albizturkoak joan egin ziren eta gu txuri urdin
aldera jaitsi ginen bazkaltzera. 13:30-etan izotz pistan sartu ginen eta 15:00-k
arte bertan egon ginen eta ederki pasa genuen. Jolasak eta Disko festa izan
genituen, batzuk ipurdiko galantak hartu bagenituen ere bikain ibili ginen.
3. ZIKLOA
2015/03/12
2015eko KIROL TOPAKETAK
2012eko martxoak 6an Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko 25 ikasle Tolosako Berazubin izan ziren Eskola Txikietako topaketetan. Bertan kirola egiteaz gain beste eskola txikitako hainbat ikasle ezagutzeko aukera izan genuen. Eguraldi ederra izan genuen eta goiza istant batean pasa zitzaigun.
XABOI-PONPAK
Aurreko astean, eguraldi ona zegoela eta esperimentu saioan xaboi ponpak egin genituen patioan. Putz eta putz eginez ponpa handiak eta txikiak atera zitzaizkigun. Oso ondo pasa genuen! Gaur 1. 2. eta 3. ziklokoei erakutsiko diegu nola egiten diren.
2015/03/06
ZUHAITZ LANDAKETA
Martxoaren 5ean Ollagonera joan ginen arbolak landatzera. Bidean paisaje polit- polita ikusiz joan ginen. Haur hezkuntzakoak kotxez iritsi ziren bertara.Deskantsu txiki bat hartu ondoren, talde bakoitzak zuhaitz bana landatu zuen. Lanak egindakoan Leirek eta Karmenek prestatutako txistor bokadiloa jan genuen.Jolasten pixka batean ibilita gero, tipi-tapa eskolara etorri ginen.
Oso ondo pasa genuen, bidaia ederra izan zen, eta gainera eguraldi eguzkitsua izan genuen.
1. zikloko ikasleak
Oso ondo pasa genuen, bidaia ederra izan zen, eta gainera eguraldi eguzkitsua izan genuen.
1. zikloko ikasleak
2015/03/02
MARTXOKO EGITARAUA
Hauek dira, martxoan izango ditugun ekintza
berezien egutegia.
-5 ean zuhaitzen eguna ospatzeko, zuhaitzak landatzera joango
gara Ollaunera.
-6 ean Olinpiada
txikietan parte hartuko dugu, LHko 2. Eta 3.
zikloko ikasleak, Tolosako Berazubin.
-11 an
altxorra jasotzera etorriko dira Galtzagorri elkartekoak.
-12 an HH
4 eta 5 urtekoak zinera joango dira Pin eta Pon filma ikustera.
-13 an HH 4
eta 5 urtetik LH6 arteko ikasleak Kutxa Espaziora joango gara eta arratsaldean LHko ikasleak Txuri Urdin izotz
pistara joango gara patinatzera.
-18 an Albizturrera
joango gara goiza pasatzera, Lizartza eta Albizturgo lagunekin.
-23 an korrika txikia egingo dugu Altzon zehar.
-26 ean Nolega, egingo dugu Abaltzisketan
-27an Aste
Santuko oporrak hartuko ditugu.
3. mailako ikasleak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)









