2015/05/13

Apirilaren 25 ean lurrikada batek astindu zuen Nepal eta zoritxarrez, atzo bertan, maiatzak 11 bigarren lurrikada bat izan dute. Altzoko eskolak Nepaldarrekin bat eginik eta hauei  laguntza emateko asmoz  korrika bat antolatu du. Bertan, ikasle, guraso, irakasle eta hainbat laguntzailek parte hartu dugu korrika eginez eta diru bilketa bat eginez.




Lortutako dirua, Edurne Pasabanek bideratutako "Fundación montañeros para el Himalaya" n ingresatuko da.

Zanbalu, Urbeota eta Aizpeko aska

Astelehenean eguraldiak lagun lehenengo eta bigarren zikloko ikasleak herrian txango bat egin genuen, gure ur ondarea ezagutzeko asmoz. Zanbulu eta Urbeotako lixiba putzuak eta Aizpeko askak ikusi genituen, eta eskolara bertako ur muestrak eta hainbat zomorro ekarri  genituen. Joxe Manuelek Urbeotan, orain gutxi arte herriak izan duen ur depositua erakutsi zigun eta tratamendua berak nola egiten zuen azaldu. Eskolan bildutako ur muestrak mikroskopioan ikusi genituen. Udaletxeko langileei eskertu nahi diegu bidea garbitu izana.


2015/05/08

AURTEN ERE TXITAK ESKOLAN

40 arrautza jarri genituen inkubadoran apirilaren 15 ean. 21 egun pasa ondoren, maiatzaren 5 ean, lehenengo txita jaio zen eta ondorengo 2 egunetan besteak jaio ziren. Guztira 30 txita. Horietatik 2 hil egin zaizkigu. Kaxa haundi batean dauzkagu 28 txitak argia,pentsu eta urarekin.
Gaur ostirala, ireki ez diren arrautzak koxkatu ditugu konpostagailuan eta hildako txitak ere bertara bota ditugu.
Datorren astean bina txita eramango ditugu etxera eta han zainduko ditugu gure umetxoak balira bezala.


                                                                                               1.ziklokoak

2015/05/07

ASTIGARRAKO ARAZTEGIRA BISITA

2015eko maiatzaren 4ean Astigarragan dagoen Petritegiko araztegira joan ginen, lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleak. Bertara iritsi ginenean bi taldetan banatu ginen, 1. 2. eta 3. mailakoak alde batera eta 4. 5. eta 6. mailakoak bestera.

Lehendabizi maketa batzuen bidez araztegia eta Añarbeko urtegiaren prozesua azaldu ziguten.

Hasieran tanke haundi batean urtegitik datorren ura jasotzen dute(1000 litro segundoko).

Hurrengo fasean mineralak botatzen dizkie eta soberan gelditu direnak kentzen joaten dira, txorro batzuetatik ateratakoan bazterrean geldituz (gehiena karea da).
Jarraian ura beste piszina batera bideratzen da eta ozonoaren bidez metalak kentzen dizkie.

Ondorengo piszina batean produktu kimiko batzuen bidez ur zikina ondoratu egiten da eta gainazalan geratu den ur garbia hartzen dute beste bide bat jarraitzeko.

Aurrerago joanda, ura hondarretatik pasatzen da (iragazki funtzioa eginez) zaborra hor utziz. Ondoren tapaturik dauden bi piszina haundietan pilatzen da ur garbi hori. Hemen urari kloroa eta fluora gehitzen dizkie eta horrela gure etxeetara hodi handi batzuen bidez garraiatzeko prest dago. 


Añarbeko urtegiaren maketa
Soberan dauden mineralak pilatuta.


Ozonoaren bidez metalak kentzen
Ur zikina eta garbiaren banaketa

Kloroa eta fluorra gehitzen dizkien piszina.




3. zikloa




2015/05/06

Uraren gaia ardatz bezala hartuta, Haur Hezkuntzako geletara bina  arrain ekarri ditugu. Batetik Pepo eta Kiko eta bestetik, Blanki eta Txiki. Egunero, gelako arduradunak ematen die janaria arrainei eta ura zikina egonez gero ere, ur garbia ipintzen diegu. Aste buruetan ikasleek txandaka etxera eramaten dituzte jana eman eta zainketa egiteko.

2015/04/30

NEPALEN ALDEKO LASTERKETA

Nepalen gertatutako lurrikararen berri izan ondoren eta  bizi duten egoera larria kontuan izanda laguntza eskaintzea erabaki dugu eskolan. Laguntza ahalik eta handiena izan dadin herritarrak inplikatu nahi ditugu. Gure kanpainaren berri zabalduko dugu eta horretarako ikasleek egindako hormairudiak jarriko dira herrian.
Lasterketaren zehaztapenak aurreraxeago emango zaizkizue.





2015/04/24

UR TAILERRAK


2015ko apirilak 23an, gure proiektuari lotuta, uraren tailerrak hasi genituen Lehen Hezkuntzan eta bai Haur Hezkuntzan.  Lehen hezkuntzako hiru zikloko ikasleak  elkarrekin nahastuta egingo dugu lan.

LIBURU EGUNA


2015ko  apirilak 23an Nazio arteko liburu eguna zenez, eskola osoko ikasle guztiak binaka jarri ginen eta hamaiketako egin ondoren liburuak irakurri  genizkion batak besteari .

TULIPANAK




 Aste Santuko oporretatik bueltan Nuriak Holandatik gela bakoitzarentzako 2 tulipan ekarri zizkigun eta lehiaketa txiki bat egin dugu , hauek landatu eta ea ze taldeko tulipanak ateratzen den lehenengo???



2015/04/17

OPORREN BUELTAN MARTXAN GARA BERRIRO ERE

Kaixo guztioi:

Aste Santuetako oporren bueltan berriro hemen gara lan egiteko prest. Lurrarekin lotuta, uraren gaiari ekingo diogu. Baita ere, Lizartza eta Albizturkoekin harremanetan jarraituko dugu. Oraingo honetan Lizartzako eskolara joatea tokatzen zaigu, hain zuzen ere, maiatzaren 14ean. Urarekin lotuta esperimentuak egingo ditugu tailerretan banaturik.

Aste honetan eguraldi ona lagun izan dugunez, baratzarekin aurrera jarraitu dugu: Lurra prestatu, ongarritu eta letxugak, azelgak, tipulak eta marrubiak landatuz.

Asteazken arratsaldetako tailerrak aldatu egin ditugu eta oraingoan marrazketan murgilduko gara. Espero dugu azken txanpa honetan asko ikasteaz gain ongi pasatzea.








  3.zikloa.