2016/04/12

Yolanda Arrieta idazlearekin, IDAZKETA SORTZAILEA



Apirilak 11tik-15 era Yolanda Arrieta etorri da eskolara. Idazketa tailer bat egitera, L.H. 4, 5 eta 6.mailakoekin. Yolanda Arrietak, lehenengo saioan koloretako paperetan rotuladoreekin, idatzi eta marrazkiak egin dituzte, musika lasaigarri bat entzuten duten  bitartean.

2016/04/08

OPORRAK ETA GERO BERRIRO LANEAN

 Aste Santuko oporretatik bueltan hemen gara berriro ere. Eskultura proiektuari bukaera emateko apirilak 6an Donostiara joan ginen egun pasa HH 4 eta 5urteko ikasleak eta LHko ikasle guztiak. Bertan bi taldetan banatu ginen, alde batetik HH eta 1.go ziklokoko ikasleak eta bestetik 2.eta 3.ziklokoak. Txikienak San Telmo museoan sartu ziren eta kolorearen inguruko tailerran parte hartu zuten. Bitarten guk , aurretik eskolan tailerretan landuta geneuzkan hainbat eskultura ikusi genituen ( Oteizaren Hutsa  eta Pietatatea...).
Hamaiketakoa Zuloaga Plazan egin ondoren, 12:00etan San Telmora sartu ginen. Bertan GAUR  taldearen( Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Eduardo Txillida, Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta) hainbat eskultura eta pintura ikusi eta monitorearen azalpenak entzun ondoren, tailerra egin genuen. Hemen  Oteiza eta Txillidaren eskulturetan oinarrituta norberak bere eskultura egiteko aukera izan genuen.
13:30tan atera ginen eta denak elkarrekin Alderdi Eder parkean bazkaldu genuen eta jolasteko aukera izan genuen autobusa etorri zen arte.
Egun ederra pasa genuen eta eskulturaren inguruan asko ikasi dugu.
 Hirugarren hiru hileko honetan pinturaren inguruan arituko gara eta hemen ere espero dugu ongi pasatzea, disfrutatzea eta asko ikastea.

3.Zikloko ikasleak


DONOSTIAN ESKULTURAK IKUSIZ on PhotoPeach

2016/03/16

OLAZHUBLOREA
ATZO LOREAREN AITATXO GILLERMO ETORRI ZEN BRONTZEAREKIN ESKULTURAK NOLA EGITEN DIREN AZALTZERA.
MILA MILA ESKER!!!!










2016/03/09

KOLDOBIKAREKIN UR MARAN

Kaixo lagunak!!

Asteazken honetan Alkizara joan ginen Koldobikaren tailerra bisitatzera. Han 3 taldeetan banatu ginen eta eskultura batzuk egin genituen. Horretarako, material desberdinak  eta silikona beroa erabili genuen. Ondoren, kolore desberdinez margotu genituen. Koldobika Jauregi eskultorea oso jatorra izan zen gurekin eta bere eskultura batzuk erakutsi zizkigun. Hemen uzten dizkizuegu gure irteerako argazki batzuk!! ea gustatzen zaizkizuen! ondo pasa!!!



KOLDOBIKAREKIN URMARAN on PhotoPeach

2016/03/04

ESKULTURAREKIN JARRAITUZ

HH koak tiza laboratorioa sortu zuten  lehengo astean,  Jorge Oteizak egiten zuen moduan.














Aste honetan , eskultura gaiarekin jarraituz, Koldobka Jauregiren eskulturaren biografiak landu  ditugu eta bere eskulturen replika  buztinez egin ditugu.
Martxoak  11 Alkizara joango gara eta Ur Mara museoa ikusiko dugu,Koldobika Jauregirekin.






OHARRA: Goiza pasako dugu eta hamaiketakoa eraman behar da 12:30 aldera bueltatuko gara eskolara.    

2016/02/26

ESKULTURA TAILERRETAN AURRERA GOAZ!!!!!

      Arkitektura talilerrak bukatu ondoren, eskulturarekin hasi gara. Aste honetan bi tailer egin ditugu, batean Jorge Oteizaren inguruan aritu gara lanean. Hasteko bere biografia irakurri eta landu dugu eta bere obra garrantzitsuenak ikusi ondoren, talde bakoitzak horietako obra bat aukeratu eta buztinarekin erreproduzitu du. Gauza berdina Eduardo Txillida eskultorearen inguruan. Talde guztietako eskulturak bildu ondoren, eskolan erakusketa bat osatu dugu. Gaiari jarraipena emateko datorren astean, martxoak 2 asteazkena, Donostiara goaz egun pasa, alde batetik San Telmo Museoan bisita eta tailerrak egingo ditugu eta bestetik, Donostian zehar hainbat eskultura ikusiko ditugu.

MOMENTUZ ESKULTURAREN INGURUAN ASKO IKASTEAZ GAIN OSO ONGI PASATZEN ARI GARA!!




EGILEAK: 3.ZIKLOA


2016/02/22

BEIA ZE  ARETA EIN UGUN!!!
(Begira ze pareta egin dugun)



2016/02/16

LOS TRRS CERDITS Y EL LOBO

ABR SI  OS GUSTA NUESTRRO CUENTO



Kaixo lagunak!!

Zer moduz? Gu oporretatik bueltan gara eskolan. Zertaz mozorrotu zarete pasa diren egun hauetan? Gu oporrak hartu baino lehen, asteazken arratsaldean, obra bat parodiatu genuen. Batzuk bulegariak, elektizistak, neska eta mutik polittak, arkitektoak, jubilatuak, garbitzaileak , margolariak, igeltseroak... izan ziren. Dotore mozorrotu ginen. Dantzatu eta kantatu egin genuen. Begiratu argazkiak!!








Gustatu al zaizkizue? Ostegun goizean berriz mozorrotu ginen.Txistorra jan eta gero txupinazoa ikusi genuen. Desfile politak egin genituen eta inauteritako oporrak hartu genituen!!!

Agur eta muxu haundi bat!! 

2016/02/02

BADATOZ IÑAUTERIAK







Otsailak 4tik 10era Iñauteriak izango dira,  Altzoko eskolan ere ospatuko ditugu, hona  hemen egitaraua:

Asteazkena, otsailak 3a:

-          14.45etan mozorro, desfilea izango da Eskolatik Udaletxera eta buelta.
-          15.30etan  Obra parodia, antzeztuko dute, eskolako ikasle eta irakasleak.
-          16.15etan merienda izango da, Elordi Elkartean, Guraso Elkarteak antolatuta.

Oharra: Eguraldi txarra izanez gero, ez da desfilerik egingo eta Obra parodia frontoian izango da.

Osteguna, otsailak 4a:

-          Ikasle eta irakasleak mozorrotuta etorriko dira, eta taldeko argazkiak aterako dituzte.
-          Tailerretan, panpinentzat arropak egingo dituzte.
-          Txistorra pintxoak banatuko dira .
-          Tolosako txupinazoarekin bat egingo dugu, LH3. zikloko gelan.
-          Psikomotrizitate gelan desfilea izango da.


Oharra: eguardian eskola amaituko da eta hau itxita egongo da otsailak 11arte. 

Resultado de imagen de imagenes mascaras de carnaval

ONDO PASA IÑAUTERIAK!!!!!