KAIXO DENOI!! AZAROAREN 23AN ESKOLA GUZTIA JOAN GINEN DONOSTIARA. LEHENENGO MIRAMONEN IZAN GINEN KONTZERTU PEDAGOGIKOA ENTZUTEN ETA GERO EKOGUNERA JOAN GINEN. TXIKIENEK ANIMALIEN TAILERRA EGIN GENUEN ETA ZAHARRAGOEK INTSEKTUENA. BAZKALDU ONDOREN HAUR PARKEAN IBILI GINEN JO TA SU. EKINTZA GUZTIETAN PRIMERAN PASA GENUEN!!!!
ARGAZKIAK
2017/12/04
2017/12/01
AZTERKOSTA
Azaroak 30an 5 urtetik LH 6. mailako ikasleak zientzilariak bilakatu ginen eta Ondarreta hondartzara joan ginen, ekosistemak lantzen ari garen honetan, kosta eta ur kalitateak aztertzera. Eguraldiak lagundu ez bazigun ere, lanean jardun genuen buru belarri.
2017/11/30
"Let´s be friends song". Primary 1 & 2
This is another song to show that everybody is different, but that´s Okay.
Lyrics: Hey! We´re different, but that´s O.K.
I am me, You are you.
I´m your friend
You´re my friend too
Let´s be friends!!
Lyrics: Hey! We´re different, but that´s O.K.
I am me, You are you.
I´m your friend
You´re my friend too
Let´s be friends!!
2017/11/28
babarrunak aletzen
ORAIN DELA EGUN GUTXI TERE ETA MARIA ETORRI DIRA GURE ESKOLARA
BABARRUNAK NOLA ALETU ERAKUSTERA. HAUXE DA TXIKIENEK SORTU DUTEN
INSTRUKZIO TESTUA ETA GOIZ HORRETAN ATERATAKO ARGAZKIAK.
MILA ESKER BIOI ETA BUELTATU NAHI DUZUENEAN!!!!
ARGAZKIAK
BABARRUNAK NOLA ALETU ERAKUSTERA. HAUXE DA TXIKIENEK SORTU DUTEN
INSTRUKZIO TESTUA ETA GOIZ HORRETAN ATERATAKO ARGAZKIAK.
MILA ESKER BIOI ETA BUELTATU NAHI DUZUENEAN!!!!
ARGAZKIAK
2017/11/22
FRAISOROKOEKIN JOLASEAN
2017ko azaroak 16an
Fraisoroko 20 bat ikasle gazte eta irakasle bat etorri ziren Altzora gurekin jolasen bitartez natura
lantzera. Jolas horiek egiteko basoan egotea beharrezkoa zen, zikloka banatu
ginen, HH- ko 2,3 eta 4 urteko ikasleak
eskolan geratu ziren. Beste taldeak,Geizara joan ginen. Bertan, jolas
desberdinak egin genituen, izugarrizko eguraldi onak lagunduta. Bukaeran lepoko
bat egitera gonbidatu ziguten, haiek ekarritako egur zati batean, gure izena
idatziz. Proposatu zizkiguten jolasak oso gustura egin genituen eta primeran
pasa genuen. Bi opari ere egin zizkiguten, igel gorri baten arrautzak eta
basoko animalien buruzko liburu bat.
2017/11/20
BORN TO LEARN ESKOLAN
2017ko azaroak 15ean Asier
Urrutikoetxea, Born to Learn ONG-ko kidea, etorri zen eskolara Tanzania buruzko
hitzaldi bat ematera.
Berak azaldu zigun, bera egon
zen Tanzaniako eskualde txiro bateko haurren egoera larria, adibidez neskak 6 urterekin anai arreba
txikiak zaintzen zituzten, edo ura garraiatu behar izaten zutela distantzia
handietatik, mutilak berriz adreiluak garraiatu behar izaten zituzten kamioi
batetara. Egoera hau ikusirik bera, beste pertsona batzuekin, ONG-a sortu eta
eskola bat eraiki zuten. Honek zituen
gastuei erantzuteko, besteak beste, bertan turistentzat ”hostel” bat alokatu zuten.
Honetaz gain, Tanzanian dagoen sabanaren berri eman zigun, sumendiak,
zuhaitzak eta bertako animaliak , lehoia, lehoinabarra, hipopotamoa, elefantea ostrukak
,….
Amaitzeko galdera desberdinak
egiteko aukera izan genuen eta asko ikasi genuen. Hemen duzue, bere ONG-aren
berri izan nahi baldin baduzue webgunea.
"WHAT IS IT?" Song
It´s a song about animals. Guessing what animal is it?
Lyrics: What is it ?
I don´t know!
Let´s listen!
It´s a horse...
What is it?
Lyrics: What is it ?
I don´t know!
Let´s listen!
It´s a horse...
What is it?
2017/11/10
LURRASKAN BI EGUNEKO IRTERA
Azaroaren 2an HHko 4 urtetik 6.mailara bitarteko ikasleak Lurraskara joan ginen bi egun pasatzera. Lurraska Urdaibaien kokatzen da, Gernika-Lumo inguruan hain zuzen ere. Autobusez joan ginen eta bertara iristeko gutxi gora behera ordu terdi behar izan genuen.
Iritsi ginenean begiraleak zain genituen, Maite eta Endika. Denak elkartu ginen, aurkezpenak egin eta hainbat azalpen eman ondoren, geletara joan ginen gure maletak antolatzera. Hamaiketakoa egin eta gero, ikuilura joan ginen zaldian ibiltzera eta bertan zeuden animaliak ikustera: txerriak, behiak, zaldiak... Bukatu genuenean bazkal ordua iritsi zen eta bazkaltzera joan ginen. Jangelan elkartu ginen Azkoitiko ikastolako taldearekin batera.
Arratsaldeko 15:00etan Leire izeneko begiralearekin errekako ekosistema aztertzera joan ginen. Bertan, sorgin orratzak, larbak eta hainbat insektu harrapatu genituen. Jarraian meriendatu genuen eta ondoren basoko animaliak ikusteko aukera izan genuen: emuak, behiak, ahuntzak, ardiak, ahateak...Berriro aterpetxera itzuli ginen eta afaldu genuen. Afal ondoren diskotekara joan ginen eta 22:30ak aldera talde bakoitza bere gelara joan ginen.
Hurrengo egunean esnatu, maletak prestatu eta gosaltzera jetsi ginen. Hau eta gero, basoko ekosistema aztertzeko aukera izan genuen Leirerekin. Ekintza honi amaiera eman ondoren paperezko pultserak egin genituen. Bazkaldu, pixka bat jolastu eta 15:00etan autobusa hartu genuen Altzora itzultzeko. Bidean, autobusa izorratu zitzaigun eta beste batek etorri behar izan zuen gu jasotzera.
BI EGUN HAUETAN OSO ONDO PASA DUGU!!!
3. zikloko ikasleak.

2017/11/03
Txikienak baratzan
JYFDZADFGHJKLÑ´Ç
BARATZARA KARAKOL MIRIKOL BILA JOAN GINEN.
ZASDFGHJKKLÑ´ÇÇ,...
BARATZAKO ARTO ALEAK HARTU GENITUEN.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)