2013/03/22

5. eta 6. mailako BURUHANDIAK


 
Hiruhileko honetan, buruhandiak egin ditugu. Bat Altzoko handia da, bestea Sorgina eta hirugarrena altzoko tipula. Gaur azken eguna denez buruhandiekin festa ospatu dugu. ONGI PASA OPORRAK

2013/03/20

XI.OLINPIADA TXIKIAK

2013ko martxoak 15ean XI.Olinpiadetara joan ginen Usabalera, Berazubin berritze lanetan zeudelako.
Gipuzkoako 15 eskola txikitako 300 haur inguru bildu ginen.
9ak eta laurdenetan autobusa eskolara etorri zitzaigun. Usabalera iritsi eta hirugarren eta laugarren mailakoak kanpo zelai ertainera joan ginen, bost eta seigarren mailakoak kanpo zelai handira.Han talde berriak ezagutu genituen. Zelai bakoitzean sei joku zeuden, bederatzi minuturo jokuz aldatzen ginen. Joku bakoitzak tutore bat zegoen azalpenak emateko hala ere guk,  Olaizekin eskolan landutako jokuak ziren. Lehenego sei jokuak amaitutakoan hamaiketakoa eman ziguten eta hau bukatutakoan beste sei jolas egin genituen.
Gero autobusa hartu eta eskolara bueltatu ginen.   Earki pasa genuen goiza                      

2013/03/15

ASTE HONETAKO PELIKULAK

Zinea proiektuarekin aurrera goaz  eta aste honetan ere zenbait pelikula ikusteko aukera izan dugu. Asteazkenean 2 eta 3. zikloko ikasleak "KUTXIDAZU BIDEA IXABEL"  pelikula ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun. HH eta 1.go ziklokoek berriz, "MOZART  TXAKURRA".
Gaur, berriz gurasoentzat eta nahi duten herritarrentzat eskainiko dugu "KATMANDU un espejo en  el cielo"  pelikula arratsaldeko 14:30 etan  eskolako Tipula Zineman. Ondoren kafea eta bizkotxo goxoa izango dugu . Beraz, guztiok gonbidatuta zaudete!!!

2013/03/12

ASPALDIKO PARTEZ BARATZAN

Martxoaren 11an baratzan lan asko egin genuen: Larrosak landatu, ximaurtu eta ureztatu genituen. Baratza jorratu genuen. Belar txarrak kendu genituen. Txikoriak bildu eta etxera eraman genituen prestatu eta jateko.Orduterdi pasa genuen baratzan lan eta lan.

 

2013/02/25

ALTZOKO TIPULA ZINEMA

OSTEGUNEAN "UP" PELIKULA IKUSI GENUEN, ALTZOKO TIPULA ZINEMA BERRIAN.
 SARRERAK EROSI GENITUEN


 ZINERA SARTU GINEN
 PELIKULA IKUSI GENUEN
 PALOMITAK JAN GENITUEN

ZUHAITZ EGUNA






Otsailak 22an, ostirala, Altzon zuhaitz eguna ospatu genuen Geizan. 14:30etan abiatu ginen eskolatik oinez baina 2 eta 3 urtekoak kotxez joan ziren. Haritzak landatu genituen atxur batzuekin. Hasieran beldur ginen eguradi txarra iragarrita zegoeako baina suerte handia eduki genuen eta oso eguraldi ona egin zuen. Zuhaitzak landatu ondoren udaletxeko lokalera joan ginen eta bertan merienda goxo bat eskaini ziguten: bokadillo bat txokolate edo txorizoarekin, ur botila bat eta txaskis pakete bat. Heldu eta gurasoentzat txokolate beroa bizkotxoarekin ere bazegoen, egiten zuen hotzarekin ederki sartu zitzaigun gainera. Guk uste dugu ongi landatu genituela eta ea urteak pasata hazten joaten diren!!

2013/02/14

OSTEGUN GIZENEAN

Egun honetan ere ez ziren mozorroak falta izan. Ze politak zeuden gure txikiak!!!!

INAUTERI FESTA

Otsailaren 6an ez zen umorerik falta eskolan, nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu. Festa frontoian egingo zen baina desfilerik ez zen izango.Goizean frontoia apaindu zuten eskolako ikasle nagusienek, irakasleek lagundurik. Unai irakaslearen furgoneta ere prest jarri genuen, lorez hornituta.Ikasgela desberdinetako ikasleek ederki entsaiatuta zituzten egin beharreko dantzak...
Baina mozorroak nolakoak izango ziren? Horixe zen ez genekiena! Ikasle eta irakasle bakoitzak azken momentuan azalduko zuelako berea, etxean aurrez pentsatu eta prestatutakoa.
Eta arratsaldea iritsi zen eta mozorroak azaltzen joan ziren, zein baino zein dotoreagoa!
15:00etan hasiera eman genion ikuskizunari. Guraso ugari zegoen bertan, kamerak eskuan eta zer ikusiko zain.Bolant dantzarekin hasi ginen, beti bezala, eta ondoren etorri ziren geletako emanaldiak . Aurten sorpresa bat ere izan genuen,  irakasleen kantaldia,eta nolakoa gainera! Ez zen bertsorik falta izan jaialdian. Bukaera, ipurdiak kolpatuz eman genion eta inauterietako musikarekin gozatu genuen.

PRIMERAN PASA GENUEN GUZTIOK! 
ZE GUATEKEA ANTOLATU GENUEN! 

EZAGUTUKO AL GAITUZUE ONDORENGO ARGAZKIETAN?
 



























2013/02/06

INAUTERIETAN ALTZOKO GUATEKEA

Kaixo guztioi:
berriro ere iritsi zaizkigu inauteriak eta horregatik urtero bezala eskolan festa bat antolatu dugu "Altzoko guatekea" hain zuzen ere. Jaialdirako 5 eta 6. mailako ikasleok bertso batzuk prestatu ditugu talde guztiei sarrera emateko. HHko txikiek rokeroz jantzita Deskontrol taldearen "Maritxu nora zoaz" abestia dantzatuko dute; 1. ziklokoek 60-70 hamarkadako musikariz jantzita dantza egingo dute; 2. ziklokoak hippiz jantzita joango dira, Bruce Springsteen eta Beatles taldeak interpretatuko dituzte; 3. ziklokoek berriz "Gangnam style",Y,M,C,A eta Bonney Men abestiak dantzatuko ditugu. Bukatzeko uste dugu irakasleak ere zertxobait prestatu dutela.Guztiok gonbidatuta zaudete eta espero dugu bikain pasatzea.
Tolosako inauterietaz gozatu!!! 

2013/02/04

IÑAUTERIETAKO BEROKETA!!!!!

Gainean ditugu dagoeneko 2013ko IÑAUTERIAK eta urtero bezala eskolan emanaldi ederra prestatzen ari gara.
Hona hemen gure beroketa islatzen duten zenbait argazki.....
 

 

 
 ETA ASTEAZKEN ARRATSALDEAN GEHIAGO!!!!!!!