2013/09/26
UDAZKENERAKO BARATZA PRESTATZEN
Oraingoan ere udazkena iritsi denez eta aste honetan egin duen eguraldi ederra aprobetxatuz, gure baratza prestatzeko lanetan aritu gara astean zehar. Lehenik eta behin, belar txarrak kendu ditugu, gero lurra jorratu eta ongarria bota diogu eta azkenik negurako landareak sartu ditugu: eskarolak, letxugak, tipulak.... . Horrela gure baratza nahiko betea utzi dugu eta espero dugu uzta ona jasotzea, denak etxera zerbait eraman ahal izateko.
2013/09/20
ENGLISH HOMEWORK - 4TH LEVEL
Hello!!
Enter this website and do the vocabulary and grammar activities from UNIT 1.
www.oup.com/elt/trig
See you next week!
Enter this website and do the vocabulary and grammar activities from UNIT 1.
www.oup.com/elt/trig
See you next week!
2013/09/19
Ikasturte berriarekin, gure berri berriak...
Kaixo lagunok:
Aurtengoan, gure artean berri izango ditugunak aurkezteko asmoz zuengana hurbiltzen gara.
Bigarrenez ongietorria eman nahi diegu alde batetik bi urteko gelan hasiko diren ikasle berriei,Alex, Nahia eta Laida eta gure artean izango ditugun irakasle berriei ere. Idoia, Larraitz eta Miren.
Azkenik, gure proiektuaren berri eman nahi dizuegu, oraingoan IPUIAREKIN hasiko gara eta zuengana, guraso eta lagun joko dugu, laguntza eskatzera.
Ea elkarrekin ikasturte polit eta atsegina pasatzen dugun.
2. zikloko ikasleak.
Aurtengoan, gure artean berri izango ditugunak aurkezteko asmoz zuengana hurbiltzen gara.
Batetik,zuzendaritza taldea aldatu da , hurrengo lau
urtetan zuzendaria Olaiz izango da, Nuria idazkaria eta Josebe ikasketa buru lanak aurrera eramango ditu.
Bigarrenez ongietorria eman nahi diegu alde batetik bi urteko gelan hasiko diren ikasle berriei,Alex, Nahia eta Laida eta gure artean izango ditugun irakasle berriei ere. Idoia, Larraitz eta Miren.
| Alex, Nahia,Laida |
Azkenik, gure proiektuaren berri eman nahi dizuegu, oraingoan IPUIAREKIN hasiko gara eta zuengana, guraso eta lagun joko dugu, laguntza eskatzera.
2. zikloko ikasleak.
2013/09/13
ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA
KAIXO GURASO MAITEOK:
1.ZIKLOKO NESKA-MUTILAK GARA ETA OSO POZIK HASI GARELA ESKOLAN ESAN NAHI DIZUEGU. ORAINDIK OSO LAN ERRAZAK EGITEN DITUGU. IGERIKETA IKASTAROA EGITEN HASI GARA ORDIZIAKO PISTINETAN. BARATZA ERE TXUKUNDU DUGU ETA KALABAZINA BILDU.

AGUR GURASO MAITEOK ETA HURRENGORA ARTE.
ONGI ETORRI BESTE GURASO GUZTIOI ERE.
2013/06/25
MARRAZKI BIZIDUNAK
Kaixo:
L.H. 1.go zikloko haurrak altzoko erraldoiaren istoria marrazki bizidunetan egin dugu plastika eta musikako gaietan. Hiruhileko honetan zinea proiektuari lotuta aritu garenez, ilusio handiz aurkezten dizuegu. Estreinaldia eskolako azken egunean egin genuen, baina, guraso asko ezin izan zinetenez gerturatu hemen zintzilikatu dugu.
Espero dugu gustokoa izatea.
ALTZOKO HANDIAREN ISTORIOA MARRAZKI BIZIDUNAK

2013/06/13
ANTZERKI TOPAKETAK LEGORRETAN
Ekainak 12n arratsaldeko 5etan, 2. zikloko ikasleak Legorretan ospatzen den XIII. eskola antzerki topaketan parte hartu zuten. "Diruak Sendatu du" antzezlana eskeiniz. Ikasleak, urduri joan baziren ere, gero ondo pasatu zutela esan dute eta gu oso harro gaude egin zuten lanarekin.
2013/06/12
ESKOLAKO FESTA
Aurtengo ikasturtea amaitzear dagoenean zuengana jotzen dugu gonbidapen bat luzatzeko asmoz. Hurrengo larunbata hilak 15, eskolako festa izango dugu, eskola azpiko lokalean. Goizeko hamaiketan emango diogu hasera emanaldiari.
Egitaraua:
- Aurkezpena.
- Ilusio handiz, denon partehartzearekin egin dugun Dokumentala.
- Kantaldia.
- Hurrengo ikasturtean, gurekin izango ez diren, ikasle eta irakasleei agurrak.
Ondoren elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dugu, bazkalondoko tertulia goxo batekin. Bertan elkar ikusiko garelakoan.
Eskolako irakasle taldea.
2013/05/28
Altzotarrak Gipuzkoak kantu txapelketan
http://youtu.be/pfdT-uhkpb4
Bideoa ikusi nahi baduzue klikatu hemen goian.
Maiatzaren 25ean Gipuzkoako Kantu txapelketan parte hartu genuen 1. eta 2. zikloko ikasle batzu, Villabonan, Egunsentia kantuarekin, eta oso ondo atera zitzaigun. Primeran pasa genuen.

2013/05/27
ESKETX GRABAKETAK
Maiatzak 20tik 24era esketx grabaketak egin ditugu, eskolan grabatu behar dugun dokumentalerako. Aiton amonek garai bateko erromeriko, elizako, jolasetako, baserriko eta eskolako kontuak kontatu zizkiguten, eta guk irudikatu egin ditugu. Eguraldi txarra egin digu aste horretan eta hotz handia pasa dugu.
Asteartean erromeria eta eliza grabatu genituen, ostegunean jolasak eta baserria, eta ostiralean Legazpira irteera bat eginez eskola grabatu,eta amaitu gabe genituen eliza eta jolasak bukatu ditugu.
Legazpin, garai batean bezala atondutako ikasgela bat ikusi genuen, (hau eskolak grabaketak egiteko aprobetxatu genuelarik) bertan Olatz izeneko gidari batek garai bateko kontu zaharrak kontatu zizkigun.
Hau guztia aurrera eramateko gurasoei eskertu beharra daukagu:
Leire eta Edurneri orrazteagatik, Iñigo eta Lierniri kamararekin grabatzeagatik, Ana Mariri baserrikoei laguntzeagatik eta guraso guztiei arropa lortzeagatik.

2013/05/22
ALTZOKO TIPUL ZINEMA
2. hiruhilekoan zinea proiektuarekin lanean hasi ginen, 3. hiruhilekoan proiektuarekin jarraitzeko film hauek ikusi ditugu.
Mary Poppins:
1.eta 2. zikloko ikasleak ikusi genuen,
musikala da.
Familia aberats batek zaintzaile bat kontratatu zuten 2 umeak zaintzeko.
Zaintzaileak Mary Poppins izena zuen, eta botere
magikoak zituen. Abentura asko pasa zituzten elkarrekin.
Gehienei asko gustatu zitzaigun.
Martina eta
sagutxoak:
4 eta 5 urtekoak ikusi zuten Leidorren, apirilaren
17 an.
Komedia eta abenturazkoa da.
Hiri batera joan ziren Malen eta sagutxoak, eta han Suzi ezagutu zuten, bertan
bizitako abenturak kontatzen dira.
El mago de Oz:
1., 2. eta 3. ziklokoek ikusi genuen
2013-05-15ean. Musikala da.
Baziren behin Dorita izeneko neska bat eta
Toto bere txakurra. Zurrunbilo batek mundu magikora eraman zituen. Orduan,
neskak bere etxerako bidea bilatu nahi zuen, eta “ciudad Esmeraldara” abiatu
ziren Oz magoaren bila. Bidean, pertsonaia berezi batzuk ezagutu zituen.
El niño con el
pijama de rayas:
3. ziklokoek ikusi zuten, 2013-05-07an. Dramatikoa
eta historikoa da. Hala ere aurretik liburua irakurri zuten.
Mundu ezberdinetako bi umeen arteko harremanak kontatzen ditu.
Polita iruditu zitzaien, nahiz eta liburua
gehiago gustatu.
TINTIN Y EL SECRETO DEL UNICORNIO:
1. eta 2. ziklokoak ikusi genuen maiatzak 10 eta 13an.
Pirata batzuen altxorraren inguruan doa.
Batzuei asko gustatu zitzaien baina beste batzuei ez hainbeste.
EL REY LEON:
Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako 1. zikloko ikasleak ikusi dute.
Animazio filma da.
Protagonista zen lehoiari aita hiltzen zaio eta oihaneko errege izan behar du lehoi txikiak.
ESKOLA TXIKIETAKO
DOKUMENTALA:
Eskola
txikietako dokumentala gurasoek eta irakasleek ikusi zuten, ondoren kafe
tertulia eginez.
Eskola txikietako funtzionatzeko moduaz aritzen da.
Oso gustora egon ziren.
YO TAMBIÉN
"Yo también" pelikula 3.ziklokoak ikusi zuten.
Pelikula
dramatikoa da.
Pelikula
horretan sindrome de down zuen gazte batek ikasketak egin ondoren lanean maitemindu egiten da eta bizi dituen gorabeherak azaltzen dira.
Batzuei asko
gustatu zitzaien baina beste batzuk ez ziren gustura egon.
TIEMPOS MODERNOS
1., 2.eta 3. ziklokoek ikusi genuen. Pelikula honen generoa komedia da.
Lanean arazo desberdinak izaten dituen gizon baten goraberak kontatzen dira bertan.
Gure ustez polita da.
FRANKENWEENIE
3.
eta 4. mailakoak ikusi genuen. Pelikula hau animaziozkoa eta beldurrezkoa da.
DUMBO:
GREASE
5. eta 6. mailakoek ikusi zuten genero musikaleko filma hau.
Neska bat eta mutil bati buruz doa, maitemindu egiten dira.
Gehienei gustatu zitzaien.
3. eta 4. mailako ikasleak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)