Arkitektura talilerrak bukatu ondoren, eskulturarekin hasi gara. Aste honetan bi tailer egin ditugu, batean Jorge Oteizaren inguruan aritu gara lanean. Hasteko bere biografia irakurri eta landu dugu eta bere obra garrantzitsuenak ikusi ondoren, talde bakoitzak horietako obra bat aukeratu eta buztinarekin erreproduzitu du. Gauza berdina Eduardo Txillida eskultorearen inguruan. Talde guztietako eskulturak bildu ondoren, eskolan erakusketa bat osatu dugu. Gaiari jarraipena emateko datorren astean, martxoak 2 asteazkena, Donostiara goaz egun pasa, alde batetik San Telmo Museoan bisita eta tailerrak egingo ditugu eta bestetik, Donostian zehar hainbat eskultura ikusiko ditugu.
MOMENTUZ ESKULTURAREN INGURUAN ASKO IKASTEAZ GAIN OSO ONGI PASATZEN ARI GARA!!
EGILEAK: 3.ZIKLOA
2016/02/26
2016/02/16
Kaixo lagunak!!
Zer moduz? Gu oporretatik bueltan gara eskolan. Zertaz mozorrotu zarete pasa diren egun hauetan? Gu oporrak hartu baino lehen, asteazken arratsaldean, obra bat parodiatu genuen. Batzuk bulegariak, elektizistak, neska eta mutik polittak, arkitektoak, jubilatuak, garbitzaileak , margolariak, igeltseroak... izan ziren. Dotore mozorrotu ginen. Dantzatu eta kantatu egin genuen. Begiratu argazkiak!!
Gustatu al zaizkizue? Ostegun goizean berriz mozorrotu ginen.Txistorra jan eta gero txupinazoa ikusi genuen. Desfile politak egin genituen eta inauteritako oporrak hartu genituen!!!
Agur eta muxu haundi bat!!
2016/02/02
BADATOZ IÑAUTERIAK
Otsailak 4tik 10era Iñauteriak izango dira, Altzoko eskolan ere ospatuko ditugu, hona hemen egitaraua:
Asteazkena, otsailak 3a:
-
14.45etan mozorro, desfilea izango da Eskolatik
Udaletxera eta buelta.
-
15.30etan
Obra parodia, antzeztuko dute, eskolako ikasle eta irakasleak.
-
16.15etan merienda izango da, Elordi Elkartean, Guraso
Elkarteak antolatuta.
Oharra: Eguraldi txarra izanez gero, ez da
desfilerik egingo eta Obra parodia frontoian izango da.
Osteguna, otsailak 4a:
-
Ikasle eta irakasleak mozorrotuta etorriko dira,
eta taldeko argazkiak aterako dituzte.
-
Tailerretan, panpinentzat arropak egingo
dituzte.
-
Txistorra pintxoak banatuko dira .
-
Tolosako txupinazoarekin bat egingo dugu, LH3. zikloko
gelan.
-
Psikomotrizitate gelan desfilea izango da.
Oharra: eguardian eskola amaituko da eta hau itxita egongo da otsailak 11arte.
ONDO PASA
IÑAUTERIAK!!!!!
2016/01/28
Liburuen altxorra eraman dute
Imanol, Galtzagorri elkarteko kidea, aste honetan eskolara etorri zaigu liburuen altxorreko kutxa jasotzera. Hilabete bat eduki dugu eskolan eta aukera handia izan dugu liburu asko irakurtzeko. Irakurritako liburuen artean guretzat aipagarrienak hauxek izan dira: Ada Goth, Franny. K Stein, Motozerra, Zombi gunea eta irakasleak gelan irakurri digun Oilo ipurdia jartzeko moduko ipuinak. Beraz aukera paregabea izan dugu irakurketaz gozatzeko. Datorren urtean ere berriro aukera hau aprobetxatuko dugu.
Bestalde, arkitektura tailerrekin ere aurrera jarraitzen dugu eta azkeneko saioan "Arkitektura textil" deituriko saioa burutu genuen. Bertan, etxetik edo eskolatik ekarritako panpineei jantziak, disenatu eta egin genizkien. Oso ondo pasatzeaz gain, modelo dotoreak atera zitzaizkigun.
3.Zikloko ikasleak

2016/01/20
2016/01/14
OPORRETATIK BUELTATU GARA!!!
Kaixo lagunak:
Ikusten duzuenez berriro eskolan gara indarberrituta!!Lanean hasi gara eta gure proiektua jarraitzeko, ideia berriak biltzeko, Adur Larrea irudigilea etorri zaigu bisitan. Bere lan ugari erakutsi zizkigun: bere marrazkiak, argazkiak, komikiak etabar. baita lan nola egiten duen erakutsi ere!!Batzuetan eskuz marrazten du, beste batzuetan ordenagailuz...
Asko gustatu zitzaigun bere irudiak. Gainera, bere liburua oparitu zigun eskolarako, Gabriel Arestiren biografia komiki eran. Eskerrik asko Adur eta laister arte!!!

2015/12/18
Zorionak eta urte berri on!!!
Kaixo guraso, ikasle, irakasle.... eta gure jarraitzaile zareten guztioi,
Gogora arazten dizuegu gaurko egunean oporrak hartuko ditugula eta datorren urtarrilak 11 arte gure eskola hau itxita egongo dela, beraz, Zorionak eta Urte Berri ON!!!! ondo pasa eta laster arte.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)