2017/03/27

ZER JAN, HURA IZAN!

Kaixo denoi. Gaurkoan berri on batekin gatoz. Gogoratzen duzue EATHINK lehiaketara aurkeztu genuen bideoa? IRABAZI EGIN DUGU!!!
Iker etorri da eskolara, eta opari sorta ekarri du:

-Informatika tailerrekoentzat diploma, motxila eta txapa.
-Eskola guztiarentzako, Sastarrainera egun-pasa irteera.

Gainera, bideo grabaketa profesionala egingo dugu, telebistan, zineman, autobusetan… ateratzeko.

2017/03/24

BASQUE MYTHOLOGY AT SCHOOL

Yesterday we had a very nice class with the company and participation of Itziar Carabelos.
Students from  Primary 5 & 6 told other students a legend about a character from the Basque Mythology, Baratxuri. Before telling the legend,  they taught them  the vocabulary appeared in it.

Afterwads,  Itziar told them some clues about certain  characters from the mythology, so that students should guess who the character was.
Everybody enjoyed it.

Itziar, thanks for coming and taking part in our project!

UREZTATZE SISTEMA MARTXAN

Aurreko ikasturtean ZIENTZIA proiektua egiterako garaian eskolako baratzerako ureztatze sistema ezartzeko diru laguntza eskaera egin genuen. Diru laguntza hori jaso eta Udalari baimena eskatu genion ureztatze sistema jartzeko eta bere langilea den Jose Manuel Murua izan dugu lan honetan bidelagun, bai ideiak ematen bai bertan parte hartu duten langileak bideratzen. Bestalde, tailerretan ikasleekin landu ditugu ureztatze sistema ekologiko honen nondik norakoak eta irakasleok bideratuz beraiek iritsi dira ondorio honetara: baratza ureztatzeko onena  euri- ura aprobetxatzea  da.
Horrela,  ermitako kanaloietatik ura  hartuta  sistema diseinatu dute.
Hemendik Udalari eskertu nahi diogu emandako laguntza, baita JOSE MANUELi ere. Mila esker!!!!!






2017/03/22

CONGRATULATIONS TO PRIMARY 5 & 6

The last but not the least to congratulate are students Primary 5 & 6 for their work and effort at the time of speaking English.

2017/03/20

CONGRATULATIONS TO PRIMARY 3 & 4



Congratulations for your work and your effort. 
Well done Folks!






3 TXULOKOAK ESKOLAN

2017ko martxoaren 15ean, 3 Txuloko Xbel etorri zen eskolara, gelaz gela, grabaketak egitera.  Elkarrizketak, Gorputzaldiak , sukaldatzen,
musikan, psikomotrizitatean,...
Gure eskolako funtzionamendua  ikusgai izango duzue martxoaren 20tik 25era 19:30etan ETB3n.



EZ GALDU SAIORIK. 
ETB3 TOPERA!!!

2017/03/14

OLINPIADA TXIKIAK

2017ko martxoak 10ean Tolosako Berazubi kirol gunera joan ginen.  Bertan olinpiada txikiak ospatu genituen, gurekin batera hainbat eskola txiki joan ziren, hauek dira batzuk: Aginaga, Berastegui, Errezil, Gabiria, Ikaztegieta, Larraul, Olaberri eta Zizurkil. Eskola guztietatik 2.eta 3.zikloko ikasleak  bildu ginen.
Topaketa hauen helburua kirol ezberdinak probatzea eta elkar ezagutzeaz gain ongi pasatzea ere bada.
Berazubira iritsitakoan 3.ziklokoak atletismoko pistan hasi ginen eta bertan jarduera hauek egin genituen: hesiak 2 aldiz, txingak, 50m ko bi esprint, lokotxa , zaku karrera eta azkenik beste esprint bat.
Bitartean 2.ziklokoak kirolei ekin zioten (Paratxuta, soka-tira, luzera jaizia, altuera jauzia, baloi eseria eta pisu jaurtiketa). Hamaiketakoa egin ondoren  aldaketa egin zen ( 2.ziklokoak erreleboak eta 3.ziklokoak kiroletara).


Oso goiz polita izan zen eta  datorren urtean errepikatzea espero dugu!!!!

2017/03/10

IÑAUTERIAK

AURTENGO IÑAUTERIETAN ERE EDERKI PASA DUGU!! IKUSI-IKUSI... IÑAUTERIAK 2017 on PhotoPeach

BARATZA

Gaur ostirala baratzean egon gara eta belar txarrak kendu ditugu eta ondoren negutegia ureztatu dugu. Baratzean egon gara HHkoak eta 1. ziklokoak.




Kanpoan letxugak eta barruan tomateak landatu ditugu. Letxuga helduak moztu ditugu eta etxera eramateko prestatuta dauzkagu.

EKOGUNEA

Martxoak 9an autobusez ekogunera joan ginen LH osoa eta HHko 4 eta 5 urtekoak. 2 talde egin genituen. Talde batek energiaren tailerra eta gure taldeak uraren zikloa egin genituen.
Bi esperimentu egin genituen.  Aurrenekoan  ura zikina nola garbitu eta euri ura nola neurtu ikusi genuen. Hiru plubiometro egin genituen.



Presaka bazkaldu ondoren, Haur Parkean jolasean aritu ginen ikasle eta irakasle guztiak elkarrekin. Primeran pasa genuen!