Aurreko urtean Eathink proiektuan parte hartu genuen, jasangarritasuna ardatz nagusia zela medio, irailak 18 eta 19an nazioarteko Eathink ihardulnaldietara Izaskun izan da, Euskal Herriko hiru ordezkarietako bat, gure eskolako proiektua azaltzera.
Bi egunetako ihardunaldietan Europako 12 herrialdeetako eta Afrikano Burkina Faso eta Senegaleko irakasleek bertan topo egin dute.
Eskolan burututako proiektua oso interesgarria iruditu zaie eta etorkizunari begira harremanetan jarraitzeko bide berriak ireki dira.
http://prezi.com/aq2cblbzvhov/?utm_campaign=share&utm_medium=copy&rc=ex0share
http://eathink2015.org/es/euskera-vienako-eathink-jardunaldia-euskal-irakasleen-kronika-irailak-18/
http://eathink2015.org/es/euskera-vienako-eathink-jardunaldia-euskal-irakasleen-kronika-irailak-19/
2017/09/22
2017/09/21
BERTSOLARIAK ESKOLAN
2017ko irailak 20ean, bi bertsolari
etorri ziren eskolara, Mikel Artola eta Unai Mendizabal.
Saio honetan 2.zikloko eta 3.zikloko
ikasleak egon ginen, eta bertsoekin jolastu genuen. Bertan, Altzon sortu nahi
duten Bertso eskolan parte hartzera gonbidatu gintuzten.
BAKETIK ANTZERKIA
2017ko irailak 18an, LH 2.ziklo eta 3.zikloko ikasleak, Baketik elkarteko antzerki foruma ikusi genuen eskolan, BULLING-aren ingurukoa. Bertan Sara izeneko neska batek, bere ikastetxean sufritutakoak ikusi genituen. Ondoren, antzerkiko parte izatera gonbidatu gintuzten, gaiaren inguruko pertsonaien tokietan jarriz. Ondoren 3.ziklokoak gaiaren inguruko tailer bat egin zuten.
KURTSO HASIERAKO HAMAIKETAKOA
2017ko irailak 15an hamaiketako bat egin genuen, gure eskolako baratzeko produktuekin. Eskolako talde guztiek hartu genuen parte, plater desberdinak prestatuz.
12:15etan gurasoak etorri ziren eta guraso, ikasle eta irakasleok hamaiketakoaz gozatu genuen, eskolako patio ederrean eguraldiak lagunduta.
2017/09/11
IKASTURTE BERRIARI HASERA EMAN DIOGU
Oporretatik bueltan hemen gara berriro ere lana egin eta ikasteko prest. Iazko ikasturtean Amalurra proiektua izan genuen landu genuena, baina ikasturte bukaera iritsi zen eta pentsatuta genituen hainbat gauza landu gabe utzi genituen. Horregatik aurtengoa jarraipena izango da " ZER JAN HURA IZAN" lelopean arituko gara.
Jarraituko dugu Lizartza, Ikaztegieta eta Albizturko ikasteetxekin harremanetan hainbat jarduera elkarrekin egiteko asmoz. Tailerren lanketari ere ekingo diogu ikasle guztiek nahastuz eta elkarlana eginez. Azaroan Lurraskako ingurumen aterpetxera joango gara bi egun pasatzera. Bide honetan baratza jarraituko du izaten gure ardatza eta Zientzia proiektuaren barruan oilategia jartzeko diru laguntza lortu dugunez ikasturte honetan ere saiatuko gara jartzen. Guzti hau bideratzeko, berriro ere zuengana joko dugu hainbat momentutan.
Gure baratza udaran oso ongi zaindua izan da eta eskolara iritsi garenean uzta ederrarekin topo egin dugunez, ostiralean ikasturteari hasera emateko, produktu hauekin hamaiketakotxo bat prestatuko dugu. Beraz, nahi duzuenok eskolatik pasa eta probatzeko aukera izango duzue.
Hau guztia aurrera eramateko zuen laguntza ezinbestekoa izaten da, beraz, berriro ere eskerrak ematea tokatzen zaigu. Mila esker zuen laguntzagatik eta ostiralean elkar ikusteko aukera izango dugu.
3.Zikloko ikasleak
2017/06/26
2017/06/23
2017/06/16
An outing to Murua´s Orchard. Primary 3 & 4
On wednesday we went to see Murua´s orchard so as to draw it and describe it afterwards. We had a wonderfun time.
We like it very much. We thank Jose Manuel for his help.
We like it very much. We thank Jose Manuel for his help.
Finishing the film "Imaz´s oak in danger!"
As school year is ending up, we recorded the film " Imaz´s oak in Danger" with students from Primary 5 & 6. Students enjoyed writing the scripts and had a wonderful time recording it.
Now it´s the time to edit the film.We are having some problems at the time of exporting the film. Let see if we can see it at the school festival thanks to the help of Neil and Ane.
Now it´s the time to edit the film.We are having some problems at the time of exporting the film. Let see if we can see it at the school festival thanks to the help of Neil and Ane.
2017/06/06
TXITA XALATUAK
2017eko
Maiatzak 8an, Jexux ikasle baten aita etorri zen eskolara inkubadora eta
arrautzarekin, ikasle batek ere ekarri zituen arrautzak, 58 arrautza jarri genituen.
Egunero goiz eta arratsaldeetan ura jartzen genion hezetasuna %35-38 egoteko.
Maiatzaren 15an berriro etorri zen linternarekin ernalduak zeuden ikustera, maiatzaren
20 eta 25ean eskuekin arrautzei buelta eman genien. Maiatzaren 26an hezetasuna
igo genion urez betetako bi ontzi jarriz eta hezetasuna %52-%58ra igoz. Maiatzaren 28-29
eta 30an txitak jaio ziren, tripak garbitzeko azukrea, gatza, ura eta
bikarbonatoa nahastu eta kaxan jarri genien, pentsua ere jarri genien, eta bero
eta goxo egoteko lanpara jarri zuen Jexuxek. Bost egun kaxan egon ondoren
etxera eraman genituen
Suscribirse a:
Entradas (Atom)











