Here you are our Sunshines . Enjoy it!
You are my sunshine
2018/04/20
ASTE HONETAN EGURALDI BIKAINA IZAN DUGU. BARATZAN LAN ASKO EGIN DUGU ETA HAMAIKETAKOA PATIOAN EGIN DUGU. TXINGURRIAK BILDU DITUGU ETA
NEGUTEGI ONDOAN BARATZAKO ANIMALI TXIKIENTZAT ETXETXO BAT EGIN DUGU.

argazkiak
NEGUTEGI ONDOAN BARATZAKO ANIMALI TXIKIENTZAT ETXETXO BAT EGIN DUGU.

argazkiak
2018/04/11
2018/03/22
BADATOZ OPORRAK
Martxoak 23an, 2. hiru hilekoa bukatuko da, eta gonbidatu nahi zaituztegu, hiruhilekoan egin ditugun lan desberdinak ikustera.
Egitarua:
- 11.45tan azoka txikia
- 12.00tan eskolan egindako lanen erakusketa.
- 12.15etan eskola azpiko lokalean, ikasleen emanaldiak.
ONDO PASA OPORRAK!!!!!
IRTEERA IKAZTEGIETARA
2018ko martxoak 22an
Ikaztegietara joan gara, bertako eskolara NOLEGA programa barruan. Bertan, guk euskaraz prestatutako, emanaldi bat eskainiko diegu, eta beraiek guri, eurek prestatu dutena. Oso ondo pasatu dugu!!!!
Agurtzane Garmendia
2018ko martxoak 13an Agurtzane Garmendia “Ekitaldi Antolatzailea” izan zen gurean. Bere lanari buruz galdera batzuk egin genizkion, eta berak kontatukoak laburbilduko dizkizuegu.
Duela bi urte, erronka berri batekin hasia dago, bere, zaletasunak uztartuz, antolaketa , moda eta dekorazioa. Ekitaldi desberdinen antolaketak egiten ditu, ezkontzak, kontzertuak, bazkariak …
Horretarako, Baliarrainen dagoen baserri historiko bat alokatzen du eta ekitaldiaren arabera, dekoratzen du. Dekoratzeko behar den altzari eta tresneria, alokatzera iparraldera joan ohi da. Ekitaldi aurreko bi -lau egunetan oso urduri egoten da, dena perfektu atera behar duelako. Dena aurrera eramaten, bere familiak laguntzen dio. Bere ametsa, Ekitaldi Antolatzaile profesionala izatea da, gaur egun, administrari lanetan aritzen baita.Mila esker Agurtzane!!!
2018/03/12
OLINPIADA TXIKIAK TOLOSAN
2018ko martxoaren 9an, Eskola Txikien arteko olinpiadak ospatu genituen Berazubin. Bertan , 2. eta 3. zikloko ikasleak parte hartu genuen, guztira 52 talde osatu genituen herri ezberdinetako ikasleekin: Aizarnazabal, Bidania-Goiatz, Abaltzisketa, Berrobi, Berastegi, Errezil, Itsasondo, Gabiria, Lizartza, Olaberria, Larraul, Aduna, Ikaztegieta, Alkiza, Albiztur, Zizurkil eta Aginaga.
9:50etan ekitaldia hasi genuen 3. ziklokoek erreleboak eginez eta 2. ziklokoak jolas hauekin: baloi eseria, paratxuta, pisu jautiketa, altuera jauzia, luzera jauzia eta soka-tira.
11:00 aldera hamaiketakoa egin genuen, guztiok batera. Jarraian aldaketa egin genuen, 2. ziklokoak erreleboetara pasa ziren eta 3. ziklokoak jolasetara. Bukatzeko atletismoko pistari ohorezko itzulia eman genion denok batera.
OSO ONDO PASA ETA LAGUN ASKO EGIN GENITUEN!!!
3.Zikloko ikasleak
OLINPIADA TXIKIAK BERAZUBIN on PhotoPeach

2018/03/09
2018/03/05
Suscribirse a:
Entradas (Atom)