AGUR
2014/05/21
3.ZIKLOKO IKASLEAK ORENDAINEN
Maiatzak 16an Orendainera egun-pasa joan ginen,datorren ikasturtean DBHra elkarrekin joan behar duten ikasleak ezagutzeko. Hara joan aurretik bilera bat egin genuen
Goizeko 9:00tan eskolatik Alegiara oinez abiatu ginen. Bertan zain geneuzkan San Juan ikastetxeko 5.eta 6.mailako ikasleak. Hauekin elkartu ondoren Ikaztegietako bidea hartu genuen eta hona iritsi ondoren aldapa gora abiatu ginen. 11:10 inguru Orendainera iritsi ginenen, han geneuzkan zain Ikaztegieta, Amezketa eta Abaltzisketako ikasleak. Motxilak utzi ondoren taldeetan banatu eta jolas batzuk egiten hasi ginen: Baloi eseria, futbola,uraren jokoa, pilota eta brileta.

Baita ere eskerrak eman nahi dizkiegu gure
bila etorri ziren gurasoei.

2014/05/16
Sukaldaritza tailerrei agurra
2014ko maiatzak 13an sukaldaritza tailerrei agur esan genien. Aurreko egunean
baratzetik, azelgak, babak, letxugak, tipula, rabanitoak eta ilarrak bildu
genituen, eta plater hauek prestatu genituen:
1. taldeak azelga purea eta penkak jamon york eta gaztaz beteak.
2. taldeak entsalada nahasia
3. taldeak ilarrak patatekin
4. taldeak
babak urdaiazpiko eta arrautzekin.
Bakoitzak bere etxetik ekarri zituen
platera, tenedorea eta kutxara, plater horiek probatzeko. Eskola guztiak hartu
zuen parte. OSO GOXOA ZEGOEN DENA!!!
TARZANEN ANTZERKIA ATAUNEN
2014 ko maiatzak
8an 10:10etan autobusa hartu eta Ataungo
zinemara joan ginen Legorrertako
ikasleekin batera. Han beste eskola batzuetako, ikasleekin batera sartu ginen, Tarzanen antzerkia ikustera. Bertan zera ikusteko aukera izan genuen, bi gorilak ume bat
aurkitu zuten oihanean negarrez eta
Tarzan jarri zien izena. Urteak pasa ala Tarzan handitu egin zen. Egun
batean bi neska dokumental bat grabatzera joan ziren oihanera eta animaliak grabatzen ari zirela Tarzan
agertu zen,eta lagun handiak egin ziren
betirako. Gustura ikusi genuen antzarkia.
Aelgitarren bixita
2014ko Maiatzak 9an Alegiako San Juan eskolako
ikasleak etorri ziren, euren NOLEGA emanaldia eskaintzera. Iritsitakoan euren kantak eskaini zizkiguten,
hauek hain zuzen ere, 4 urtekoak: behiak nola egiten du mu. 5 urtekoak: euria data
euria da. 2.mailakoak: guk nahi degu
rokan rol.
Hamaiketako orduan elakarrekin jolastu ginen,eta gero gure haiek eskolara, eta gu ohiko lanetara itzuli ginen.
Hamaiketako orduan elakarrekin jolastu ginen,eta gero gure haiek eskolara, eta gu ohiko lanetara itzuli ginen.
2014/05/07
EGUN BEREZIA


JAINKOAK LAGUN GAITZALA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
.
2014/05/06
Suscribirse a:
Entradas (Atom)