Maiatzak 16an Orendainera egun-pasa joan ginen,datorren ikasturtean DBHra elkarrekin joan behar duten ikasleak ezagutzeko. Hara joan aurretik bilera bat egin genuen
Goizeko 9:00tan eskolatik Alegiara oinez abiatu ginen. Bertan zain geneuzkan San Juan ikastetxeko 5.eta 6.mailako ikasleak. Hauekin elkartu ondoren Ikaztegietako bidea hartu genuen eta hona iritsi ondoren aldapa gora abiatu ginen. 11:10 inguru Orendainera iritsi ginenen, han geneuzkan zain Ikaztegieta, Amezketa eta Abaltzisketako ikasleak. Motxilak utzi ondoren taldeetan banatu eta jolas batzuk egiten hasi ginen: Baloi eseria, futbola,uraren jokoa, pilota eta brileta.

Baita ere eskerrak eman nahi dizkiegu gure
bila etorri ziren gurasoei.

No hay comentarios:
Publicar un comentario