Atzo,maiatzaren 6an , goizean, inkubadora entxufatu, termometroa jarri eta berotzen utzi genuen. Berotzen zegoen bitartean haziak erein genituen lorontzietan.Haziak 5 mota desberdiñetakoak ziren: babarrunak, artoa, pipak, kalabaziñak eta bainak.Guztira 75 lorontzi bete genituen. Lur goxoa jarriz ureztatu genituen eta leiho ondoan dauzkagu argia izan dezaten.Haziak egindakoan gure etxe eta baserrietatik ekarritako arrautzak inkubadoran sartu genituen.37 arrautza dira guztira: txikiak, handiak, txuriak eta gorriskak. Ura ere jarri diegu. Orain 21 egun itxaron behar dugu txitak ateratzeko.Denak jaiotzea nahiko genuke.
JAINKOAK LAGUN GAITZALA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario