Urriak 4an,
goizeko 9:00etan eskolatik abiatu ginen Otsabio aldera perretxiko biltzeko
asmoz. Leire Olano izan zen gure gida,
hasiera batean gutxi batzuk topatu genituen eta uste genuen ez genituela
gehiago bilduko. Igotzen ari ginela pinu
tartean gibel urdin dezente aurkitu genituen eta gure saskia betetzen hasi zen. Hamaiketako
ederra Gontxun egin genuen ( Leirek eramandako gaztaina erreekin) , pixka bat indarberritu
ondoren, eskolako bidea hartu genuen eta 12:30etan iritsi ginen. Goiza benetan
ederra izan zen. Arratsaldean, bildutako perretxikoak, garbitu eta prestatu
genituen hurrengo egunean perretxiko nahaskia egin eta jateko. Irteera honek
aukera eman digu perretxiko onak eta txarrak bereizteko, gure inguru ederraz gozatzeko, errezeta
idazteko, sukaldatzeko eta dastatzeko. Benetan
nahaski goxoa atera zitzaigun!!!
3.ZIKLOA
LIBURUEN ALTXORRA ESKOLAN
Urtero bezala
aurten ere eskolan gurekin dugu
Galtzagorriren eskutik Liburuen altxorra. Urriaren 10etik azaroaren 10arte
aukera izango dugu bertako liburuak irakurtzeko, komentatzeko eta horietaz
gozatzeko . Imanolek, beti bezala, liburuak aurkeztu dizkigu eta horietako batzuk irakurtzeko
interesa sortu digu. Hauen artean
aipatzekoak Motozerra, Beldurraren gaztelua, Oilo ipurdia, Franny
K-Stein, Super Heroiak…
Hilabete honetan
espero dugu kutxa asko erabiltzea eta ahalik eta liburu gehien irakurtzea.
3.ZIKLOA
A ZE ITXURAAAA!!!!!!!!!!!!! SUKALDARI TREBEAK ZARETE !!!
ResponderEliminarItxura ederra zeukaten perretxikoek. Hurrengo batean gurekin gogoratu.
ResponderEliminarGu ere Liburuen Altxorrarekin ari gara. Gozatu liburuak irakurriz.
Hurrengo arte.