2017/01/30
ENE HAIZE MAITEA
Datorren asteazkenean, otsailaren 15ean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzara joango gara eskolako txikientzat prestatutako musika emanaldia ikustera.
Emanaldi honetan Orkestrako metal boskotea eta Klake dantzari bat ikusi ahal izango dugu. Benetan, ikuskizun polita ikustea espero dugu.
Arnasketak bizirik mantentzen gaitu, noski, baina arnasten dugun airea hori baino askoz gehiago da. Hotsak dakarzkigu, bibrazioak, usainak, emozioak eta erritmoa. Metal boskotearekin eta dantzarekin jolastuko dugu txikitxoenek Aire kuttunarekin jolasteko beste modu bat ezagutu dezaten diseinatutako musikazko bidaia honetan!
2017/01/27
INGELESEKO BARNETEGIA BUKATZEAR!!!
Aste honetan aukera paregabea izan dugu gure ingeles maila
hobetzeko. Esperientzi ederra izan dugula aitortu beharrean gaude, ederki pasa
dugu, lagun ederrak egin ditugu, asko ikasi dugu... Elkarrekin egon gara
Ikaztegieta, Berrobi, Berastegi, Amezketa eta Altzoko ikasle zein irakasleak.
Oso ongi moldatu gara eta oroimen ederra daramagu etxera.
Irakasleon aldetik, bakarrik
eskerrak ematea gelditzen zaigu guztiak hain ederki portatzeagatik eta izandako
jarrera ezin hobearengatik. Mila esker guztioi, zuekin lanean aritzea sari bat
da guretzat, benetan...izugarrizko altxorrak dauzkagu !!!
OOOoooooo today is the last day, We´ve had a very good
experience in Lekaroz, in the English Camp
Everybody together very happy with our certificates, Berastegi,
Berrobi, Amezketa,Altzo and Ikaztegieta Schools.
2017/01/26
Tolosaldea Sahararekin, antolatutako janari bilketarekin bat eginez
2017ko urtarrilak
20an Maritxu Astiasaran etorri zen Imaz Bertsolaria eskolara, bertan
erakutsi zigun herri Saharauia zer nolako egoeratan bizi den, Argeliako
kanpamentuetan, argazkien bidez.
Maritxuk
esan zigun han egun osoan otordu bakarra egiten dutela, eta eskolan
hamaiketakorako, baldin badaukate ogi zati bat jaten dutela. Maritxuk esan
zigun tea hiru aldiz edaten dutela egunean.
Bertako haurrek, eskola 9etatik eguerdi arte
izaten dute.
Maritxuk bertako jantziak ekarri zituen eta guri
jantzi zizkigun.
Saharakoei
Marruekosek herrialdea kendu zioten, Argeliakoek beraien basamortu zati bat
utzi zioten eta bertan lau kanpamendu eraiki zituzten.
Hemendik gonbidatu nahi zaituztegu, Tolosak
Sahararekin elkarteak antolatu duen janari bilketara. Gogoratu ekarri beharrekoak, pasta, arroza,
azukarra, konpresak eta eskolarako materiala direla.
Mila esker parte hartzen duzuen guztiei.
2017/01/18
AMA LURRA PROIEKTUAREKIN AURRERA GOAZ
Gabonak pasa ondoren berriro lanari ekin diogu. Inauteriak laster iritsiko zaizkigunez, Euskal mitologiaren gaiari heltzea pentsatu dugu eta dagoeneko lanean hasita gaude. Gaiaren inguruan, alde batetik pertsonai mitologikoak landuko ditugu eta bestetik, inauterietako emanaldia prestatuko dugu. Oso gai interesgarria iruditzen zaigu eta momentuz oso gustura ari gara lanean. Beraz, asko ikastea, ongi pasatzea eta inauterietako emanaldi polita prestatzea espero dugu.
Bestalde, datorren astean Lekarozera goaz ingeleseko barnetegira. Gurekin batera hainbat eskolakoei ere egokitu zaie eta elkarrekin egoteko aukera izango dugu: Amezketa, Berrobi, Ikaztegieta... Oso ondo pasatzeaz gain ingelesa ikastea espero dugu. Parranda egingo dugu eta ederki pasatzekotan goaz!!!!
3.Zikloa
Bestalde, datorren astean Lekarozera goaz ingeleseko barnetegira. Gurekin batera hainbat eskolakoei ere egokitu zaie eta elkarrekin egoteko aukera izango dugu: Amezketa, Berrobi, Ikaztegieta... Oso ondo pasatzeaz gain ingelesa ikastea espero dugu. Parranda egingo dugu eta ederki pasatzekotan goaz!!!!
3.Zikloa
2017/01/12
2017/01/10
THE PERFORMANCE "A LAPTOP FOR THE CLUB" - PRIMARY 3 & 4
This is the performance we did from the story of the book. We hope you like it!
The presentation of the students from Primary 5 & 6
These are the students from Primary 5 & 6. Would you like to know something about them? Go ahead!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)