2017ko urtarrilak
20an Maritxu Astiasaran etorri zen Imaz Bertsolaria eskolara, bertan
erakutsi zigun herri Saharauia zer nolako egoeratan bizi den, Argeliako
kanpamentuetan, argazkien bidez.
Maritxuk
esan zigun han egun osoan otordu bakarra egiten dutela, eta eskolan
hamaiketakorako, baldin badaukate ogi zati bat jaten dutela. Maritxuk esan
zigun tea hiru aldiz edaten dutela egunean.
Bertako haurrek, eskola 9etatik eguerdi arte
izaten dute.
Maritxuk bertako jantziak ekarri zituen eta guri
jantzi zizkigun.
Saharakoei
Marruekosek herrialdea kendu zioten, Argeliakoek beraien basamortu zati bat
utzi zioten eta bertan lau kanpamendu eraiki zituzten.
Hemendik gonbidatu nahi zaituztegu, Tolosak
Sahararekin elkarteak antolatu duen janari bilketara. Gogoratu ekarri beharrekoak, pasta, arroza,
azukarra, konpresak eta eskolarako materiala direla.
Mila esker parte hartzen duzuen guztiei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario