Gabonak pasa ondoren berriro lanari ekin diogu. Inauteriak laster iritsiko zaizkigunez, Euskal mitologiaren gaiari heltzea pentsatu dugu eta dagoeneko lanean hasita gaude. Gaiaren inguruan, alde batetik pertsonai mitologikoak landuko ditugu eta bestetik, inauterietako emanaldia prestatuko dugu. Oso gai interesgarria iruditzen zaigu eta momentuz oso gustura ari gara lanean. Beraz, asko ikastea, ongi pasatzea eta inauterietako emanaldi polita prestatzea espero dugu.
Bestalde, datorren astean Lekarozera goaz ingeleseko barnetegira. Gurekin batera hainbat eskolakoei ere egokitu zaie eta elkarrekin egoteko aukera izango dugu: Amezketa, Berrobi, Ikaztegieta... Oso ondo pasatzeaz gain ingelesa ikastea espero dugu. Parranda egingo dugu eta ederki pasatzekotan goaz!!!!
3.Zikloa
Lekarozen ongi pasatzen ari al zarete?
ResponderEliminarFaltan botatzen zaituztegu!