Baratzaren ondoko txokoa apaintzeko ideia polit bat ekarri zuen eskolara: materialak berrerabiliz, landareak jartzea.
Gurpilak eta egurrak ekarri zizkigun duela 3 aste eta proiektua azaldu zigun. Guk, iaz ikasitakoak aprobetxatuz, margotu egin genituen denen arteko elkarlanean.
Ostiralean landareak eta lurra ekarri zituen. Bere aginduetara, taldeka lanean pasa genuen goiza, batzuk gurpilak kokatzen, beste batzuk lurra mugitzen, besteak landatzen, ureztatzen...
Oso txoko polita geratu da, egoteko mahaia eta aulkiak dauzkagu orain. Etorri lasai ikusi eta gozatzera, baina
ONDO ZAINDU, ETA ZABORRA ZAKARRONTZIETARA ERAMAN, MESEDEZ!
Mila esker Jose Mari!
Lorategia jartzeko ideia zoragarria iruditu zait. Ziur baratza ere, dotoreago eta osatuago geratu dela! Bertatik ikusteko gogoa jarri didazue, ez baita argazkietan oso ondo ikusten nola geratu den, beraz bisita bat egingo dizuet. Aupa zuek!!!Laister arteeeeeeeeeee!!!
ResponderEliminaroso polita. Ideia onak ematen dizkiguzue
ResponderEliminarIkaztegieta hh2-3 urte