Bazkari osasuntsua
2017ko
maiatzaren 3an, LH 2. Eta 3. zikloko ikasleak Garberara joan ginen bazkari
osasuntsu bat prestatzera. Basque Culinary Centerreko Aritz eta Asier
sukaldariekin eta Edurne, Eroskiko langilerekin. Aritzek eta Asierrek prestatu
eta bazkaldu behar genuen menua esan ziguten eta hau zen: bakailao marmitakoa, urdaiazpiko txanpinoiak
eta arrautza lorea eta postrerako marrubiak jogurt naturalarekin. Hori jakinda
3 taldetan banatu gintuzten eta talde bakoitzari erosi beharreko zerrenda bat
eman ziguten, esandako produktuak erosteko. Talde guztiak batera 71 euro
gastatu genituen. Ondoren sukaldatu egin genuen bukatutakoan mahaiak jarri eta
bazkaldu egin genuen. Amaitutakoan diploma eta mantal bat eman ziguten. Oso
ongi pasa genuen. Oharra: Janaria oso goxoa zegoen.
2. zikloko ikasleak
No hay comentarios:
Publicar un comentario