2017ko urriak 19an,
Turtzio, La Arboleda, eta Amoroto, Bizkaioako 3 eskoletik eta Arabako
Lantziegoko eskolako , 12 irakasle etorri ziren, gure eskolara, guk nola lan
egiten dugun ikustera. Egun osoan zehar, gure geletan sartu eta atera ibili
ziren. Goizean gelaz gela ibili ziren, 11.30tan irakurketa partekatu saioa izan
genuen eta eskolan zehar bikote edo hirukotetan banatuta ibili ginen.
Arratsaldean tailerrak
genituen eta tailer bakoitzean hurrengo lanak egin genituen:
A Tailerra: sagarra
lehengai hartuta, errezeta desberdinak sukaldatu genituen, sagar tarta, sagar erreak
eta konpota. Egindako produktuak, ondoren egin zen azokan saldu genituen.
B Tailerra, hiru taldetan
banatu ginen, hauetako batean, azokarako mahaiak, eta txartelak egin genituen, bigarren taldekoak, baratzara joan ginen heldutako produktuak jasotzera eta azkenekoan geundenok landareak landatzen
aritu zen. Gero, salketa lanak egiteaz arduratu gineneta asko saldu zuten.
C Tailerrean,sendabelarrak landu genituen
Talde batek arnas baltsamoa egin genuen eta azokan saltzeko jarri gnuen, bigarrenak 4 belar ukendua egiteko oleatoak prestatu zituen, eta hirugarren taldeak, erromero alkohola eta oleatoak prestatu zituen baita erramu oleatoa ere.
Argazki gehiago
2. zikloko ikasleak
Talde batek arnas baltsamoa egin genuen eta azokan saltzeko jarri gnuen, bigarrenak 4 belar ukendua egiteko oleatoak prestatu zituen, eta hirugarren taldeak, erromero alkohola eta oleatoak prestatu zituen baita erramu oleatoa ere.
Argazki gehiago
2. zikloko ikasleak
ZORIONAK!!!
ResponderEliminarAnita.