2017ko abenduaren 10ean, iaz bezala, Altzon azoka bat egon zen,
eguraldiarengatik, frontoian izan zena.
Altzokoaz gain, beste herrietako pertsonak ere parte hartu
zuten, postu asko jarri ziren, besteak
beste, Mahalakoak, Altzoko Gaztetxekoak, Fruta dendakoa, eskulanak.…
Imaz Bertsolaria eskolako ikasleak ere parte hartu genuen, sendabelarren
ukenduak eta mermeladak saltzen jarri genituelarik. Saltzaile lanetan, 2. eta
3. zikloko ikasleak egon ginen. Eskolan egindako produktuekin saski bat osatu
genuen, saskia lortzeko pote baten barruan zeuden babarrun kopurua asmatu behar
zen euro baten truke. Joxe Miel Iturrioz, izan zen gehien gerturatu zena, 450
ale zeudela esan zuen eta 448 ale zeuden potean. Lortutako 300 euroak “Born to learn” ONG ari
emango dizkiogu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario