2017/12/05

ALTZON IGANDEAN BERTAKO PRODUKTUEN 2. AZOKA

2017ko abenduaren 10ean Altzon bertako produktuen 2.azoka egingo da. Goizeko 10:00 etan hasi eta goiz osoan aukera izango da herrian ekoiztutako hainbat produktu erosi eta dastatzeko. Gure eskolak ere bertan parte hartuko du, horretarako tailerretan egin ditugun produktuak salduko ditugu: mermeladak, menbriloa, sendabelar ezberdinekin egindako ukenduak, usaindun poltsak... Baita baratzean dauzkagun hainbat barazki ere: azelgak, letxugak, azenarioak...
Azokan guri laguntzen  guraso batzuk egongo dira eta aurten ere, iaz bezala, saski bat zozketatuko dugu. Hori lortzeko asmatu beharko da kristalezko potearen barruan zenbat babarrun ale dauden.
Lortutako dirua, gastuak ordaintzeaz gain,  ONG batera bideratuko dugu  (Asier Urrutikoetxeak Tanzanian martxan jarritako eskolarentzat BORN TO LEARN ESKOLA).
Guztiok gonbidatuta zaudete azokara eta bertan ikusiko dugu elkar.
ANIMATU GURE POSTURA GERTURATZEN!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario