2018ko maiatzak 8an, Zumaira joan
ginen eskolako 1.mailatik 6.maila arteko ikasleak. Iritsitakoan 3 monitorek
interpretazio zentrora eraman gintuzten. Bi taldeetan egon ginen, alde batetik 1.mailatik 4. mailara eta bestetik 5. eta 6. mailako ikasleak.
Gu, lehenengo taldean geunden,
eta aurrena bideo bat ikusi genuen, Lurraren sorreri buruz, eta Lurrean dinosauroek izan zuten
garrantziaren inguruan. Ondoren fosil
batzuk ikusi genituen eta kanpora atera ginen Idoia monitorarekin “flysch”a
ikustera. Gero plaza batera joan ginen joku bat egitera, ondoren berriro interpetrazio zentrora itzuli
ginen, fosilak egitera.
5 eta 6. mailakoak berriz bideoa ikusi ondoren, mineralen
tailerrak egin zituzten gero, “flysch”aren inguruan ibilaldi bat burutu zuten, hori bukatutakoan denak
elkarrekin bazkaltzeko txanda izan genuen eta ondoren autobusa hartu eta
eskolara itzuli ginen.
Egileak: Ibai, Jenni, Nora, eta Unax
No hay comentarios:
Publicar un comentario