2018/06/11

Udal foroa


2018ko maiatzak 25ean, 2. zikloko ikasleak, Altzoko Udaletxera joan ginen. Agenda 21, barnean landu dugun KLIMA ALDAKETAREN inguruan hitz egitera.

Bertan,  Joseba (alkatea)  Josu (zinegozia) eta Ander (ingurumen zentroko langilea) zeuden. Power point baten bitartez, ikasturtean gaiaren inguruan egindako lanen eta ekintzen berri eman genien, baita, eskolan hartutako konpromezu eta Udalari egindako eskaerak luzatu genizkien.

 Jarraian  irakur ditzazkezue, eskolan denon artean erabakitakoak:

Gure konpromezuak:

- Argi indarra, beharrezkoa denean bakarrik piztuta edukitzea.
- Uraren inguruan, iazko konpromezuak betetzen jarraitzea.
- Herrian zehar egin beharreko ibilbideak, bizikletaz, patinak,...
- Hondakinak gutxitzen saiatu,eta ondo birziklatu.
- Garaian gariko eta tokian tokikoa kontsumitzen saiatu.

Gure eskaerak:

- Garraio publikoa eskola ordutegira egokitzea. Azken hilabeteetan, greban dagoen Tolosaldea Bus eta langile arteko greba bitartekaritza lanak egitea.
-Zuhaitz eguna berreskuratzea.
-Mugikortasun astea errepikatzea.
-Herritarrekin egiten den komunikazioa emailez egitea.

Ekintza interesgarria izan zen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario