2017ko abenduaren 10ean Altzon bertako produktuen 2.azoka egingo da. Goizeko 10:00 etan hasi eta goiz osoan aukera izango da herrian ekoiztutako hainbat produktu erosi eta dastatzeko. Gure eskolak ere bertan parte hartuko du, horretarako tailerretan egin ditugun produktuak salduko ditugu: mermeladak, menbriloa, sendabelar ezberdinekin egindako ukenduak, usaindun poltsak... Baita baratzean dauzkagun hainbat barazki ere: azelgak, letxugak, azenarioak...
Azokan guri laguntzen guraso batzuk egongo dira eta aurten ere, iaz bezala, saski bat zozketatuko dugu. Hori lortzeko asmatu beharko da kristalezko potearen barruan zenbat babarrun ale dauden.
Lortutako dirua, gastuak ordaintzeaz gain, ONG batera bideratuko dugu (Asier Urrutikoetxeak Tanzanian martxan jarritako eskolarentzat BORN TO LEARN ESKOLA).
Guztiok gonbidatuta zaudete azokara eta bertan ikusiko dugu elkar.
ANIMATU GURE POSTURA GERTURATZEN!!!
Mostrando entradas con la etiqueta 3.ZIKLOKO IKASLEAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 3.ZIKLOKO IKASLEAK. Mostrar todas las entradas
2017/12/05
2017/10/11
ZUAZNABAR BASERRIRA SAGAR BILTZERA
Aste
honetan, urriaren 10ean, Zuaznabar baserrira joan gara LHko ikasle guztiak. Bidean Ipintza baserriarekin topo egin ondoren, Altzoko Handiaren ibilbideko panel bat irakurri dugu. Behin Zuaznabar baserrira iritsitakoan Lourdes gure zain topatu dugu eta sagastira eraman gaitu. Errezil sagarrak bildu ditugu gero eskolako tailerretan hainbat
errezeta idatzi, prestatu eta herriko azokan saltzeko. Irabazitako dirua
eskolatik hainbat irteera egiteko, oilategia mantentzeko, baratzerako landareak erosteko … erabiliko
dugu.
Denon
artean, poltsa dezente bete eta gero,
Lourdesek hamaiketako ederra prestatu digu eta sabela ondo betetakoan eskolara itzuli gara.
Ondo pasatzeaz gain asko ikasi dugu!
ESKERRIK ASKO LOURDES ETA JOXE MANUEL
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





