KAIXO:
ASTE SANTU ONDOREN, INKUBADORAN BI DOZENA OILOEN ARRAUTZA SARTU DITUGU. EGUNERO EGUNERO , HEZETASUNA ETA TENPERATURA APUNTATU ETA ZAINDU DITUGU. 21 EGUN ONDOREN , ZAZPI TXITA JAIO ZAIZKIGU ; 3 TXITA BELTZAK, 3 TXITA HORI ETA 1 MARROIXKA. JAIO EZ DIRETATIK, 4 USTELAK, 4 ARRAUTZA GORRINGOAREKIN ETA 9 HILDAKO.
argazki gehiago
2018/05/24
2018/05/18
Maiatzaren 17an, osteguna Lizartzara joan ginen eskola osoa. Bertan Albiztur eta Lizartzako ikasleen arteko topaketak izan genituen.
Bi taldetan banatu ginen, alde batetetik, HH ko ikasleak eta bestetik, LHkoak.
Talde bakoitzarentzat jolas ezberdinak zituzten antolatuta eta hauetan oso pozik ibili ginen.
HHkoak jolas hauetan ibili ziren: izarren bila, uztaien jolasa, oskola apustua, gurpilak arrastaka eta dantza koreografia.
LHkoak ordea beste hauek egin zituzten: maizterra, papoa, 4 ertzak, arrautzak errutea eta koltxo plantxa.
Jolasak amaitutakoan, haimaiketako goxo bat eskaini ziguten eskolako atarian eta bertako parkean elkarrekin jolastu ginen. Ondoren autobusa hartu eta Altzora itzuli ginen.
https://photos.app.goo.gl/keu6tUn6mGaoVqMr5
Bi taldetan banatu ginen, alde batetetik, HH ko ikasleak eta bestetik, LHkoak.
Talde bakoitzarentzat jolas ezberdinak zituzten antolatuta eta hauetan oso pozik ibili ginen.
HHkoak jolas hauetan ibili ziren: izarren bila, uztaien jolasa, oskola apustua, gurpilak arrastaka eta dantza koreografia.
LHkoak ordea beste hauek egin zituzten: maizterra, papoa, 4 ertzak, arrautzak errutea eta koltxo plantxa.
Jolasak amaitutakoan, haimaiketako goxo bat eskaini ziguten eskolako atarian eta bertako parkean elkarrekin jolastu ginen. Ondoren autobusa hartu eta Altzora itzuli ginen.
https://photos.app.goo.gl/keu6tUn6mGaoVqMr5
2018/05/17
Apirilaren 23an, dakizuen bezala, liburuen nazioarteko eguna ospatzen da eta guk ere horrelaxe egin genuen eskolan. Horretarako ikasleen gurasoei ipuinak kontatzeko gonbidapena luzatu genien. Guraso asko animatu ziren eta aukera polita izan genuen egun guztian zehar hainbat irakurgai entzuteko.
Eguna horrela joan zen:
H.H eta L.H 1. zikloan:
Eider Epelde “Arroxali”
Lorena Iriarte “ Kontaidazu ipuin bat”
Joseba Elduaien” Lur eta Amets memoriaren ehiza”
Iratze Etxebeste “Lau izkin ziztrinengatik “
Lorena Terradilos “ Txanogorritxu”
Ana Antolin “ Guinness world records 2016”
Maider Iraola “ Herensugearen erregimena”
2. Zikloan:
Lourdes Lerma “ Bigantxaren ordaina”
Maider Iraola “ Kan, Ken, Kin, Kon, Kun txinatarra” eta “ Herensugearen erregimena”
Ana Antolin “ Guinness world records 2016”
Lorena Terradillos “ Sa-sa gaseosa”
Nerea Elola “ Elefante arroxa”
3. Zikloan:
Marta Agirrezabala “ Hitzen lapurra”
Ana Goitia “ Osaba elefante”
Joseba Elduaien “ Atxulondoko azken olagizona”
Edurne Azpiroz “ Ikazkina eta heriotza”
Nerea Elola “ Krokodiloa eta tximuaren bihotza”
Egun bikaina pasa genuen ipuin eta irakurgaiez gozatzen. Eskerrik asko gure gonbitea onartu zenuten guztioi. Hurrengo urtean berriz!!!
3.zikloko ikasleak.
2018/05/15
I CAN SING A RAINBOW- 4 & 5 Years
2018/05/14
Ainhoa Arregi
2018 maiatzak 7an Ainhoa Arregi
geologoa izan genuen Imaz Bertsolaria eskolan, hurrengoak kontatzen. Ainhoak
esan zigun lehen kontinenteak batuta zeudela eta horrek guztiak “Pangea” izena hartzen
zuen. Ondoren ``power point´´ baten bidez berak erakutsi zigun harrien zikloa
nolakoa zen. Hiru harri jatorri daude: igneoa, metamorfikoa eta sedimentarioak,
gero mineral eta fosil batzuk erakutsi zizkigun.


Asko ikasi genuen!!!!
Egileak: Goreti, Janitz, Lorea, eta Martin
CALCINORRERA BISITA
2018ko
maiatzak 3an eta 10ean Calcinor
harrobira joan ginen eskolako, Lehen Hezkuntzako ikasleak. Bertan, lehenengo bideo bat ikusi genuen, ondoren kareharriaren kare bilakatzeko prozesua
esplikatu ziguten eta, labetik atera berria zen kareak urarekin zuen erreakzioa erakutsi ziguten. Bukatzeko bertako kamioi batean eta
eskabadoran ibili ginen.
Oso ondo pasa genuen
Egileak: Alaitz, Lander, Olaia eta Uxue
ZUMAIRA IRTERA
2018ko maiatzak 8an, Zumaira joan
ginen eskolako 1.mailatik 6.maila arteko ikasleak. Iritsitakoan 3 monitorek
interpretazio zentrora eraman gintuzten. Bi taldeetan egon ginen, alde batetik 1.mailatik 4. mailara eta bestetik 5. eta 6. mailako ikasleak.
Gu, lehenengo taldean geunden,
eta aurrena bideo bat ikusi genuen, Lurraren sorreri buruz, eta Lurrean dinosauroek izan zuten
garrantziaren inguruan. Ondoren fosil
batzuk ikusi genituen eta kanpora atera ginen Idoia monitorarekin “flysch”a
ikustera. Gero plaza batera joan ginen joku bat egitera, ondoren berriro interpetrazio zentrora itzuli
ginen, fosilak egitera.
5 eta 6. mailakoak berriz bideoa ikusi ondoren, mineralen
tailerrak egin zituzten gero, “flysch”aren inguruan ibilaldi bat burutu zuten, hori bukatutakoan denak
elkarrekin bazkaltzeko txanda izan genuen eta ondoren autobusa hartu eta
eskolara itzuli ginen.
Egileak: Ibai, Jenni, Nora, eta Unax
2018/05/13
"Don´t throw rubbish in our streets" Primary 3 & 4
2018/05/10
ZINEAN
ASTEARTEAN TOLOSAKO LEIDOR ZINEMAN IZAN GINEN "KOKO DRAGOI TXIKIA 2" FILMA IKUSTEN. EGURALDIAK LAGUNDUTA PARKEAN HAMAIKETAKOA EGIN ETA JOLASEAN IBILI GINEN. EDERKI PASA GENUEN!!
2018/05/04
BIZTANLE BERRIAK ESKOLAN
Joxe Manuel, eta bere laguntzaileak Olentzerok ekarritako oilategia bere tokian jarri dute. Bertan, inkubadoran egin genuen lehenengo saiakeran jaiotako bi txitoez gain, Jexux Luluagak oparitu dizkigun beste bi oilanda eta arrautzak jartzen dituen oilo bat daude bizitzen. Jakin hurrengo ikasturtetik aurrera, arrautza ekologikoak erosteko aukera izango duzuela, antolatzen diren azoketan.
MILA ESKER PROIEKTU HAU AURRERA ERAMANTE LAGUNDU DIGUZUEN GUZTIOI!!!!











MILA ESKER PROIEKTU HAU AURRERA ERAMANTE LAGUNDU DIGUZUEN GUZTIOI!!!!



Suscribirse a:
Entradas (Atom)




