2017/06/26

Azken jaia!

Azken jaia! on PhotoPeach

2017/06/23

HONDARRIBIN on PhotoPeach

2017/06/16

An outing to Murua´s Orchard. Primary 3 & 4

On wednesday we went to see Murua´s orchard so as  to draw it and describe it afterwards. We had a wonderfun time.
We like it very much. We thank Jose Manuel for his help.









Finishing the film "Imaz´s oak in danger!"

As school year is ending up, we recorded the film " Imaz´s oak in Danger" with students from Primary 5 & 6. Students enjoyed writing the scripts and had a wonderful time recording it.
Now it´s the time to edit the film.We are having some problems at the time of exporting the film. Let see if  we can see it at the school festival thanks to the help of Neil and Ane.

2017/06/06

TXITA XALATUAK

2017eko Maiatzak 8an, Jexux ikasle baten aita etorri zen eskolara inkubadora eta arrautzarekin, ikasle batek ere ekarri zituen arrautzak, 58 arrautza jarri genituen. Egunero goiz eta arratsaldeetan ura jartzen genion hezetasuna %35-38 egoteko. Maiatzaren 15an berriro etorri zen linternarekin ernalduak zeuden ikustera, maiatzaren 20 eta 25ean eskuekin arrautzei buelta eman genien. Maiatzaren 26an hezetasuna igo genion urez betetako bi ontzi jarriz eta  hezetasuna %52-%58ra igoz. Maiatzaren 28-29 eta 30an txitak jaio ziren, tripak garbitzeko azukrea, gatza, ura eta bikarbonatoa nahastu eta kaxan jarri genien, pentsua ere jarri genien, eta bero eta goxo egoteko lanpara jarri zuen Jexuxek. Bost egun kaxan egon ondoren etxera eraman genituen 


 

2017/06/05

LOS NUTRIENTES Y SUS FUNCIONES - L.H. 5 - 6


Hace unos días les explicamos a los alumnos del 2. ciclo acerca de los alimentos, nutrientes y sus funciones. Los alumnos estuvieron muy atentos a nuestras explicaciones, después les hicimos unas preguntas sobre el tema. Les interesó mucho nuestro trabajo y aprendieron mucho.
Nosotros estuvimos muy a gusto.



2017/06/01

SASTARRAIN BASERRI ESKOLARA IRTERA

"Eat think" ek aurkeztutako bideo lehiaketa irabezteagatik " ZER JAN HURA IZAN" 2017ko maiatzaren 29an   Zestoan kokatzen den Sastarrain baserri eskolara joan ginen egun pasa eskola guztia. Eskolatik 9:00 etan abiatu ginen autobusez, eta hiru ordu laurdenen ondoren Zestoan ginen. Zestoatik Sastarrainera kilometro bat zegoenez oinez egin genuen.
          
Bertara iritsi ginenean hiru begiraleen ongi etorria jaso genuen (Unai, Adur eta Eneritz ) eta hiru taldetan banatu ginen. Alde batetik, 5.eta 6. mailakoak pilotagintza tailerrean,  bestetik 3 eta 4.mailakoak saskigintzan eta azkenik  1. eta 2. mailakoak HH koekin batera  harrizko koilare batzuk egin zituzten. Ondoren kobazuloetara joan ziren eta sua lortzen  ahalegindu  ziren eta batzuk bai lortu ere.                        
         
          Gosea genuenez hamaiketakoa egin genuen, bitartean han zeuden animaliak ikusten genituen bitartean. Jarraian piska bat jolastu ondoren, berriro bakoitzak bere tailerreta bueltatu ginen. Guztia bukatu ondoren, mahiak  prestatu eta bazkaldu genuen 13:30etan. Menua hauxe izan zen: dilistak, san jakoboa eta izozkia.  
Jarraian argazkiak atera genituen eta  Sastarraini agur esateko ordua iritsi zen. Han joan ginen oinez autobusa zegoen lekura , bertan sartu eta eskolara  itzuli  ginen.





     
           ESPERIENTZIA BIKAINA IZAN ZEN  ETA ASKO IKASI GENUEN!!!



                                                                                    3.zikloa

2017/05/26

SINADURA EKITALDIA ETA UDAL FOROA

2016-2017 ikasturtean Imaz Bertsolari eskolak Eskola Agenda 21-ekin bat egin du, gure eskolako proiektua Ama Lurra izan delako eta lotura zuzena duelako Ingurugelak aurrera eramante duen proiektuarekin. 

2017ko maiatzak 26an eskolako Ingurumen Batzordeko kideak, Udaletxera egin dute bisita bertan ofizialki ekimen horrekin bat egiteko sinadura ekitaldia ospatu baita. Udaletxetik Joseba Elduaienek, egungo alkateak, eta eskolatik Olaiz Duhau, zuzendariak sinatu dute.

Ondoren Udal Foroa ospatu da,  Agenda Eskola 21 barruan Tolosaldeak landutako aurtengo gaia URA izanik.

 Eskolan, ikasleak burututako lanaren emaitzak bildutakoan , ikasleak bertan iritsitako ondorio  konpromezu eta hainbat eskaera luzatu dizkiote Udalari, honek hainbati ahoz erantzun baldin baie ere, erantzuna idatziz helaraziko diela jakinarazi die



KONTSUMIDE ELKARTEKOAK ESKOLAN

Maiatzak 22 eta 23an  Kontsumobide elkarteko hiru kide gure eskolan egon dira hainbat tailer ikasle eta gurasoekin lantzen.

1. Zikloko ikasleak: "Elikagaien ekoizpena" eta "Ontziak eta euren berrerabilera" landu dute.

2. Zikloko ikasleak: "Kontsumitzen ikasiko dut", "Litxarreriak" eta "Publizitatearen analasia" jorratu dituzte.

3. Zikloko ikasleak:"Elikagaiak: etiketak eta osaera", "Badakizu zer janzten duzun? Etiketak esaten dizu", eta "Telefono mugikorra eta internet" -en inguruan ibili dira buru belarri.

Gurasoak Adingabe eta telefono mugikorren inguruan aritu dira.

Tailerrak oso dinamikoak eta praktikoak izan dira, kontsumitzaileak ditugun eskubide eta betebeharren inguruan gogoeta egiteko bidea izan direlarik.

Ikasleak gustura aritu dira eta bertako begiraleak zoriondu egin gaituzte hauek izan duten jarrera eta parte hartzearengatik.

Beraz, zorionak, eta segi horrelako langile eta jator!!!

2017/05/24

LORATEGI BERRIA EGITEN

Ostirala 19an Nora eta Martinen aita den Jose Marik goiza eskolan pasa zuen.

Baratzaren ondoko txokoa apaintzeko ideia polit bat ekarri zuen eskolara: materialak berrerabiliz, landareak jartzea.





Gurpilak eta egurrak ekarri zizkigun duela 3 aste eta proiektua azaldu zigun. Guk, iaz ikasitakoak aprobetxatuz, margotu egin genituen denen arteko elkarlanean.


Ostiralean landareak eta lurra ekarri zituen. Bere aginduetara, taldeka lanean pasa genuen goiza, batzuk gurpilak kokatzen, beste batzuk lurra mugitzen, besteak landatzen, ureztatzen...

Oso txoko polita geratu da, egoteko mahaia eta aulkiak dauzkagu orain. Etorri lasai ikusi eta gozatzera, baina
ONDO ZAINDU, ETA ZABORRA ZAKARRONTZIETARA ERAMAN, MESEDEZ!

Mila esker Jose Mari!