2018/09/13

IKASTURTE BERRIARI ONGI ETORRIA

2018-19 ikasturteari hasiera irailaren 7an eman diogu. Urtero bezala, ongi etorria eman nahi diegu ikasle eta irakasle berriei. Ikasleei dagokienez, 2 urteko gelan Sara, Beñat eta Kimetz ditugu. Irakasleen artean berriz, musikako Añarbe eta soinketako Aritz.
Gure aurtengo proiektua " Gure herri txikiko istorio HANDIA" izango da. Hau dela eta, 1.go hiru hilekoan garai bateko Altzo aztertuko dugu (1818-1861) baita geografia eta historia lantzeko aukera ere izango dugu. 2.hiru hilekoan Handia filmaren inguruan murgilduko gara: nola egin den, kostua, irabaziak, sariak, diru laguntzak...honekin batera saiatuko gara gure Handia pelikula egiten.  3. hiru hilekoan Goya sariak eta gero Altzon gertatutako aldaketak izango ditugu aztergai.
Azken ikasturteetako moduan, tailer ezberdinekin jarraituko dugu, alde batetik proiektu tailerrak: mekanika eta aroztegi tailerra, ikus entzunezko tailerra eta josketa. Bestetik, asteazken arratsaldekoak: antzerkia, gorputzaldiak eta hirugarrena oraindik zehazteke.
Dagoeneko aste honetan bi irteera ditugu , bata urteroko usadioari jarraituz Imazen Pagora  eta bestea Igartubeiti baserrira.
Guzti hau aurrera eramateko  zuen laguntza ezinbestekoa izango dugu (guraso, aiton-amona, udala, herritar...) eta betiko moduan zuengana joko dugu.
Espero dugu asko ikastea eta elkarrekin ongi pasatzea.

3.Zikloko ikasleak

2018/06/26

THE SOLAR SYSTEM



Here you are the last song we recorded about the Solar System.
We hope you like it!
Enjoy your holidays!




2018/06/25

Hondartzara irteera

Ekainaren 22an, azken eguna izanik, eskolako ikasle eta irakasle guztiak Hondarribiko hondartzara joan ginen egun pasa. Eguraldi tristea izan arren, ikasleak gustora bainatu eta ibili ziren hondartzan. Ondoren bazkaldu , izozki goxo bat jan eta betiko ordurako eskolara itzuli ginen.

Eskolako azken egun paregabea izan zen!

ONDO PASA OPORRAK! IRAILAN ELKAR IKUSIKO GARA!

Argazkiak



Kontsumobideko tailerrak

Ekainaren 20 eta 21an, eskolan kontsumo bideko tailerrak burutu ziren.Bertan honako tailer ezberdinak lantzeko aukera izan genuen.
-Produktu baten bizi zikloa.
-Elikagaiak: etiketak eta osaera.
-Bideo jokoak.
-Frutak eta barazkiak.
-Etxeko ekonomia jokoan.
-Litxarreriak.
-Jolasa eta jostailuak.

Argazki gehiago





Eskolako jaialdia

Ekainaren 16an, eskolako jaialdia ospatu genuen Batzarremuinon. Festa hunkigarria eta jendetsua izan zen. Urteari bukaera emateko eta 6.mailako ikasleak agurtzeko ikuskizun politak burutu zituzten.




Nolega Abaltzisketa

Ekainaren 13an Abaltzisketako eskolak gonbidatu zigun nolegako emanaldia ikustera. Bertan antzerki pare bat ikusi genituen. Ederki pasa genuen!. Hona hemen egun hartako argazkiak.














ACTIVITY DAY - PRIMARY 1 & 2

Here you are a little play for you to see from the 3rd term.
Enjoy your holidays!

2018/06/11

Udal foroa


EAT THINK LEHIAKETA


Aurten eathink-eko ikasle ekimen lehiaketan hartu dugu parte. Lehiaketa honen xedea, ikasleek eskolan egin duten jardueraren bat azaltzea izan da.  Gaztetxoenak arraultzatik txita izaterako prozesuan egindako jarduera ezberdinen inguruko azalpenak, ematen dituzte eskolako zaharrenek.
Irabazlea ekainaren 15an ezagutuko da, ea suertea daukagun!!!
bideoa

2018/06/08

OIKIAKO FESTA PRESTATZEN

OIKIAKO FESTARAKO PRESTAKETEN ARTEAN GURE HATZ MARKEKIN MARRAZKIAK EGITEN IBILI GARA. EGINDAKO LANAK IGANDEAN IZANGO DIRA IKUSGAI. ANIMATU ETA GOAZEN DENOK OIKIARA!!!!


ARGAZKIAK