Urriak 30 eta 31ean Lekeitioko Trinkete aterpetxera joan ginen.
Aterpetxe hau Lekeitioko erdialdean kokatzen da, portutik gertu. Goizeko
10:30etan iritsi ginenean Ikerrek eta Egoitzek eman ziguten ongi etorria eta
ondoren maletak gela batean utzi eta Lekeitiori buruz zihoan bideo bat ikusi
genuen. Geroago hamaiketakoa jan eta gela banaketa egin genuen. Jarraian
maletak han utzi eta portu ingurutik paseotxo bat eman genuen eta aterpetxera
itzuli ginen bazkaltzeko asmoz. Bazkaltzeko makarroiak eta solomoa patatekin
jan genuen eta postrerako platano bat.
Bazkal ostean Lumentza mendira joan ginen, tontorrean bista
ederrekin meriendatu ondoren balearen istorioa kontatu zigun Gotzonek.
Jetsieran kobazuloa erakutsi ziguten, sartzen saiatu ginen baina atea itxita
zegoen. Plazara iritsi ginenean pista jolasean ibili ginen. Ondoren aterpetxera
joan eta afaldu egin genuen, pizza eta tortila patata letxugarekin.
Gauean diskotekaren aurretik 3 txantxa jolas egin genituen eta ondoren
diskoteka librea izan genuen. 22:30tan denok logeletara joan ginen eta bertan
jolasean ibili ginen isiltasuna erespetatuz 1:00 arte.
Goizean 07:15 inguru esnatu ondoren maletak prestatu eta
09:00etan andereinoek mahaiak jarri zituzten eta 09:15 aldera gosaldu egin
genuen eta aukera handia zegoen. Hamarrak arte jolas librea utzi ziguten
eta bukatu ondoren arraun egitera joan ginen Isuntza elkartera. Hemen
azalpenak eman zizkiguten Axier eta Jurgik. Jarraian 2 ordu arraunean ibili ondoren
aterpetxera joan ginen bazkaltzera eta tokatzen zitzaion taldeak mahaiak
jarri zituzten. 13:15 aldera bazkaltzera joan ginen, bazkaltzeko arroza eta oilasko petxuga zeuden eta postrerako platanoa eta mandarina. Dena oso goxoa
zegoen. Jolas librean denbora pixka bat eduki ondoren 14:30etan autobusa hartu eta Altzora
etorri ginen.
Oso esperientzia polita izan zen eta oso ondo pasa genuen.
5.6.maila
No hay comentarios:
Publicar un comentario