Iritsi ginenean, ongi etorria Jokinek eman zigun eta berehala lantegi honen aurkezpena egin zigun grabazio baten bidez. Ondoren, Lurdesek ( gureakeko langile batek ) komiki baten bidez hango lan egun arruntak nolakoak izaten ziren erakutsi zigun, Jokinen laguntzaz. Galdera batzuk egin eta gero, tailerra ikustera eraman gintuen eta han ibilgaiuentzat zenbait osagai ( kable ezberdinak ) egiten dituzte gehien bat. Hauen lana nahiko zaila da, gutako batzuk probatu genuen eta ez zitzaigun batere erraza egin.
Tailerretik ateratakoan, hamaiketako goxoa eskaini ziguten: txokolatea eta bertan egindako ogia, Sutondo enpresan hain zuzen ere. Jarraian, berriro gelara joan ginen eta bertako beste 3 langileekin ( Maite, Iñaki eta Iñaki ) solasaldian ibili ginen eta gauza asko kontatu zizkiguten. Bukatzeko, jolas kooperatibo bat egin genuen denon artean.


5.6.maila


No hay comentarios:
Publicar un comentario