Azaroaren 8an LHko ikasleak Oiartzunera juan ginen. Musikaren txokoan soinu tresna asko ikusi genituen eta oso politak gainera.Euskal Herrikoak naiz mundu guztikoak. Bertan gutako batzuei probatzen utzi ziguten. Hona hemen burruna, karraka, panderoa eta txalaparta.
Ondoren Arditurriko meategietara joan ginen. Txondorra egiten ikusi genuen.
Bertan erromatar garaiko eta orain dela 200 urteko mea zuloen arteko desberdintasunak ezagutu genituen kaskoa jantzita.
Eguraldi txarra zenez bazkaria frontoiean egin genuen eta pelotan jolastu ginen. Gustora ibili ginen nahiz eta batzuk hotza pasa genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario