These are the photos of our first English sewing workshop. Hope you like it
sewing workshop photos
2017/12/22
ABENDUAK 21 ARRATSALDEAN, GURASOEI ANTZERKIA, BIDEOA, INGELESEKO ABESTIAK, ASMAKIZUNAK ETA BERTSOAK ESKEINI DIZKIEGU.HEMEN DITUZUE ARGAZKI BATZUK. ONDO PASA OPORRAK!
Argazkiak
Argazkiak
2017/12/20
2017/12/12
ALTZOKO AZOKA
2017ko abenduaren 10ean, iaz bezala, Altzon azoka bat egon zen,
eguraldiarengatik, frontoian izan zena.
Altzokoaz gain, beste herrietako pertsonak ere parte hartu
zuten, postu asko jarri ziren, besteak
beste, Mahalakoak, Altzoko Gaztetxekoak, Fruta dendakoa, eskulanak.…
Imaz Bertsolaria eskolako ikasleak ere parte hartu genuen, sendabelarren
ukenduak eta mermeladak saltzen jarri genituelarik. Saltzaile lanetan, 2. eta
3. zikloko ikasleak egon ginen. Eskolan egindako produktuekin saski bat osatu
genuen, saskia lortzeko pote baten barruan zeuden babarrun kopurua asmatu behar
zen euro baten truke. Joxe Miel Iturrioz, izan zen gehien gerturatu zena, 450
ale zeudela esan zuen eta 448 ale zeuden potean. Lortutako 300 euroak “Born to learn” ONG ari
emango dizkiogu.
2017/12/05
ALTZON IGANDEAN BERTAKO PRODUKTUEN 2. AZOKA
2017ko abenduaren 10ean Altzon bertako produktuen 2.azoka egingo da. Goizeko 10:00 etan hasi eta goiz osoan aukera izango da herrian ekoiztutako hainbat produktu erosi eta dastatzeko. Gure eskolak ere bertan parte hartuko du, horretarako tailerretan egin ditugun produktuak salduko ditugu: mermeladak, menbriloa, sendabelar ezberdinekin egindako ukenduak, usaindun poltsak... Baita baratzean dauzkagun hainbat barazki ere: azelgak, letxugak, azenarioak...
Azokan guri laguntzen guraso batzuk egongo dira eta aurten ere, iaz bezala, saski bat zozketatuko dugu. Hori lortzeko asmatu beharko da kristalezko potearen barruan zenbat babarrun ale dauden.
Lortutako dirua, gastuak ordaintzeaz gain, ONG batera bideratuko dugu (Asier Urrutikoetxeak Tanzanian martxan jarritako eskolarentzat BORN TO LEARN ESKOLA).
Guztiok gonbidatuta zaudete azokara eta bertan ikusiko dugu elkar.
ANIMATU GURE POSTURA GERTURATZEN!!!
Azokan guri laguntzen guraso batzuk egongo dira eta aurten ere, iaz bezala, saski bat zozketatuko dugu. Hori lortzeko asmatu beharko da kristalezko potearen barruan zenbat babarrun ale dauden.
Lortutako dirua, gastuak ordaintzeaz gain, ONG batera bideratuko dugu (Asier Urrutikoetxeak Tanzanian martxan jarritako eskolarentzat BORN TO LEARN ESKOLA).
Guztiok gonbidatuta zaudete azokara eta bertan ikusiko dugu elkar.
ANIMATU GURE POSTURA GERTURATZEN!!!
2017/12/04
USAINDUN POLTXAK
ABENDUAREN 10EAN HERRIAN OSPATUKO DEN AZOKARAKO USAINDUN POLTXATXOAK EGITEN IBILI GARA TXIKIENAK. BATZUK NARANJA ETA LIMOI AZALAREKIN EGIN DITUGU, ETA BESTEAK BELAR AROMATIKOEKIN. JARRAIAN DITUZUE ARGAZKIAK.
ARGAZKIAK
ARGAZKIAK
EKOGUNEA
KAIXO DENOI!! AZAROAREN 23AN ESKOLA GUZTIA JOAN GINEN DONOSTIARA. LEHENENGO MIRAMONEN IZAN GINEN KONTZERTU PEDAGOGIKOA ENTZUTEN ETA GERO EKOGUNERA JOAN GINEN. TXIKIENEK ANIMALIEN TAILERRA EGIN GENUEN ETA ZAHARRAGOEK INTSEKTUENA. BAZKALDU ONDOREN HAUR PARKEAN IBILI GINEN JO TA SU. EKINTZA GUZTIETAN PRIMERAN PASA GENUEN!!!!
ARGAZKIAK
ARGAZKIAK
2017/12/01
AZTERKOSTA
Azaroak 30an 5 urtetik LH 6. mailako ikasleak zientzilariak bilakatu ginen eta Ondarreta hondartzara joan ginen, ekosistemak lantzen ari garen honetan, kosta eta ur kalitateak aztertzera. Eguraldiak lagundu ez bazigun ere, lanean jardun genuen buru belarri.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)