2017/11/22



GORPUTZALDIETAKO GAIA
SENTSOPERTZEPTZIOA DA. ARIKETA DESBERDINAK EGITEN DITUGU. ZENTZUMENAK LANTZEN ARI GARA. MASAJEA EMATEN DIGUTE ETA ONDO PASATZEN DUGU.







FRAISOROKOEKIN JOLASEAN

2017ko azaroak 16an  Fraisoroko 20 bat ikasle gazte eta irakasle bat etorri ziren  Altzora gurekin jolasen bitartez natura lantzera. Jolas horiek egiteko basoan egotea beharrezkoa zen, zikloka banatu ginen,  HH- ko 2,3 eta 4 urteko ikasleak eskolan geratu ziren. Beste taldeak,Geizara joan ginen. Bertan, jolas desberdinak egin genituen, izugarrizko eguraldi onak lagunduta. Bukaeran lepoko bat egitera gonbidatu ziguten, haiek ekarritako egur zati batean, gure izena idatziz. Proposatu zizkiguten jolasak oso gustura egin genituen eta primeran pasa genuen. Bi opari ere egin zizkiguten, igel gorri baten arrautzak eta basoko animalien buruzko liburu bat.


Ea zenbat igel jaiotzen zaizkigun!!!!

Mila mila esker!!! Goiz zoragarri honengatik.

2017/11/20

BORN TO LEARN ESKOLAN

2017ko azaroak 15ean Asier Urrutikoetxea, Born to Learn ONG-ko kidea, etorri zen eskolara Tanzania buruzko hitzaldi bat ematera.
Berak azaldu zigun, bera egon zen Tanzaniako eskualde txiro bateko haurren egoera larria,   adibidez neskak 6 urterekin anai arreba txikiak zaintzen zituzten, edo ura garraiatu behar izaten zutela distantzia handietatik, mutilak berriz adreiluak garraiatu behar izaten zituzten kamioi batetara. Egoera hau ikusirik bera, beste pertsona batzuekin, ONG-a sortu eta eskola bat eraiki  zuten. Honek zituen gastuei erantzuteko, besteak beste, bertan turistentzat ”hostel”  bat alokatu zuten.
 Honetaz gain, Tanzanian  dagoen sabanaren berri eman zigun, sumendiak, zuhaitzak eta bertako animaliak , lehoia, lehoinabarra, hipopotamoa, elefantea ostrukak ,….

Amaitzeko galdera desberdinak egiteko aukera izan genuen eta asko ikasi genuen. Hemen duzue, bere ONG-aren berri izan nahi baldin baduzue webgunea.

"WHAT IS IT?" Song

It´s a song about animals. Guessing what animal is it?
Lyrics: What is it ?
           I don´t know!
           Let´s listen!
           It´s a horse...


What is it?

2017/11/10

LURRASKAN BI EGUNEKO IRTERA

Azaroaren 2an HHko 4 urtetik 6.mailara bitarteko ikasleak Lurraskara joan ginen bi egun pasatzera. Lurraska Urdaibaien kokatzen da, Gernika-Lumo inguruan hain zuzen ere. Autobusez  joan ginen eta bertara iristeko gutxi gora behera ordu terdi behar izan genuen.
Iritsi ginenean begiraleak zain genituen, Maite eta Endika. Denak elkartu ginen, aurkezpenak egin  eta hainbat azalpen eman ondoren, geletara joan ginen gure maletak antolatzera. Hamaiketakoa egin eta gero, ikuilura joan ginen zaldian ibiltzera eta bertan zeuden animaliak ikustera: txerriak, behiak, zaldiak... Bukatu genuenean bazkal ordua iritsi zen eta bazkaltzera joan ginen. Jangelan elkartu ginen Azkoitiko ikastolako taldearekin batera.
Arratsaldeko 15:00etan Leire izeneko begiralearekin errekako ekosistema aztertzera joan ginen. Bertan, sorgin orratzak, larbak eta hainbat insektu harrapatu genituen. Jarraian meriendatu genuen eta ondoren basoko animaliak ikusteko aukera izan genuen: emuak, behiak, ahuntzak, ardiak, ahateak...Berriro aterpetxera itzuli ginen eta afaldu genuen. Afal ondoren diskotekara joan ginen eta 22:30ak aldera talde bakoitza bere gelara joan ginen.
Hurrengo egunean esnatu, maletak prestatu eta gosaltzera jetsi ginen. Hau eta gero, basoko ekosistema aztertzeko aukera izan genuen Leirerekin. Ekintza honi amaiera eman ondoren paperezko pultserak egin genituen. Bazkaldu, pixka bat jolastu eta 15:00etan autobusa hartu genuen Altzora itzultzeko. Bidean, autobusa izorratu zitzaigun eta beste batek etorri behar izan zuen gu jasotzera.

BI EGUN HAUETAN OSO ONDO PASA DUGU!!!
3. zikloko ikasleak.





2017/11/03

Txikienak baratzan

JYFDZADFGHJKLÑ´Ç

BARATZARA KARAKOL MIRIKOL BILA JOAN GINEN. 









ZASDFGHJKKLÑ´ÇÇ,...

BARATZAKO ARTO ALEAK HARTU GENITUEN.




2017/10/24

"WELCOME TO THE HEROES CLUB" SONG


We welcome you to the English class. We hope you like it!








2017/10/23

2017ko urriak 19an, Turtzio, La Arboleda, eta Amoroto, Bizkaioako 3 eskoletik eta Arabako Lantziegoko eskolako , 12 irakasle etorri ziren, gure eskolara, guk nola lan egiten dugun ikustera. Egun osoan zehar, gure geletan sartu eta atera ibili ziren. Goizean gelaz gela ibili ziren, 11.30tan irakurketa partekatu saioa izan genuen eta eskolan zehar bikote edo hirukotetan banatuta ibili ginen.

Arratsaldean tailerrak genituen eta tailer bakoitzean hurrengo lanak egin genituen:
A Tailerra: sagarra lehengai hartuta, errezeta desberdinak sukaldatu genituen, sagar tarta, sagar erreak eta konpota. Egindako produktuak, ondoren egin zen azokan saldu genituen.




B Tailerra, hiru taldetan banatu ginen, hauetako batean, azokarako mahaiak, eta txartelak egin genituen, bigarren taldekoak, baratzara joan ginen heldutako produktuak jasotzera eta azkenekoan geundenok landareak landatzen aritu zen. Gero, salketa lanak egiteaz arduratu gineneta asko saldu zuten.

C Tailerrean,sendabelarrak landu genituen
 Talde batek arnas baltsamoa egin genuen eta azokan saltzeko jarri gnuen, bigarrenak 4 belar ukendua egiteko oleatoak prestatu zituen, eta hirugarren taldeak, erromero alkohola eta oleatoak prestatu zituen baita erramu oleatoa ere.
Argazki gehiago


2. zikloko ikasleak



2017/10/11

ZUAZNABAR BASERRIRA SAGAR BILTZERA

Aste honetan, urriaren 10ean, Zuaznabar baserrira joan gara LHko ikasle guztiak. Bidean Ipintza baserriarekin topo egin ondoren, Altzoko Handiaren ibilbideko panel bat irakurri dugu. Behin Zuaznabar baserrira iritsitakoan Lourdes gure zain topatu dugu eta sagastira eraman gaitu. Errezil sagarrak bildu ditugu gero eskolako tailerretan hainbat errezeta idatzi, prestatu eta herriko azokan saltzeko. Irabazitako dirua eskolatik hainbat irteera egiteko, oilategia mantentzeko,  baratzerako landareak erosteko … erabiliko dugu.

Denon artean,  poltsa dezente bete eta gero, Lourdesek hamaiketako ederra prestatu digu eta sabela  ondo betetakoan eskolara itzuli gara.


Ondo pasatzeaz gain asko ikasi dugu!

ESKERRIK ASKO LOURDES ETA JOXE MANUEL









2017/10/06

ATZO ARRATSALDEAN MARTXAN JARRI GENUEN ESKOLAKO AZOKA EKOLOGIKO TXIKIA. ESKOLAKO BARATZAN JASOTAKO PRODUKTUAK SALGAI JARRIKO DITUGU TARTEKA ESKOLA KANPOKALDEAN. TAILERRETAN GUSTURA ARITU GINEN AZOKA TXIKIA PRESTATZEN. USTE GENUENA BAINO LAN GEHIAGO IZAN GENUEN... BARAZKIAK JASO, GARBITU, PREZIOAK ADOSTU, HIRU HIZKUNTZETAN BARAZKIEN IZENAK IDATZI, MAHAIA PRESTATU, PISATU, DIRUAREKIN MOLDATU...







 JENDE DEXENTE ETORRI ZEN EROSTERA ETA GURASO BATEK ARGAZKI HAU BIDALI DIGU BLOGEAN JARTZEKO. MILA ESKER GUZTIOI!!!

Atzo azokan erositako produktuekin afaldu genuen. Dena mundiala zegoen. Ze goxoa. Eskerrikaskooooo