2015/04/30

NEPALEN ALDEKO LASTERKETA

Nepalen gertatutako lurrikararen berri izan ondoren eta  bizi duten egoera larria kontuan izanda laguntza eskaintzea erabaki dugu eskolan. Laguntza ahalik eta handiena izan dadin herritarrak inplikatu nahi ditugu. Gure kanpainaren berri zabalduko dugu eta horretarako ikasleek egindako hormairudiak jarriko dira herrian.
Lasterketaren zehaztapenak aurreraxeago emango zaizkizue.





2015/04/24

UR TAILERRAK


2015ko apirilak 23an, gure proiektuari lotuta, uraren tailerrak hasi genituen Lehen Hezkuntzan eta bai Haur Hezkuntzan.  Lehen hezkuntzako hiru zikloko ikasleak  elkarrekin nahastuta egingo dugu lan.

LIBURU EGUNA


2015ko  apirilak 23an Nazio arteko liburu eguna zenez, eskola osoko ikasle guztiak binaka jarri ginen eta hamaiketako egin ondoren liburuak irakurri  genizkion batak besteari .

TULIPANAK




 Aste Santuko oporretatik bueltan Nuriak Holandatik gela bakoitzarentzako 2 tulipan ekarri zizkigun eta lehiaketa txiki bat egin dugu , hauek landatu eta ea ze taldeko tulipanak ateratzen den lehenengo???



2015/04/17

OPORREN BUELTAN MARTXAN GARA BERRIRO ERE

Kaixo guztioi:

Aste Santuetako oporren bueltan berriro hemen gara lan egiteko prest. Lurrarekin lotuta, uraren gaiari ekingo diogu. Baita ere, Lizartza eta Albizturkoekin harremanetan jarraituko dugu. Oraingo honetan Lizartzako eskolara joatea tokatzen zaigu, hain zuzen ere, maiatzaren 14ean. Urarekin lotuta esperimentuak egingo ditugu tailerretan banaturik.

Aste honetan eguraldi ona lagun izan dugunez, baratzarekin aurrera jarraitu dugu: Lurra prestatu, ongarritu eta letxugak, azelgak, tipulak eta marrubiak landatuz.

Asteazken arratsaldetako tailerrak aldatu egin ditugu eta oraingoan marrazketan murgilduko gara. Espero dugu azken txanpa honetan asko ikasteaz gain ongi pasatzea.








  3.zikloa.