2010/11/29

TXONTXONGILOAK

Gaur,azaroak 29 astelehena, Titirijaia festa ospatzeko Tolasoko Kultur etxean antzerki polit bat ikusi dugu "Bat-Batean... Txontxongilo pila" izenburuarekin:
Aitona eta bere biloba aspertuta zeudenez antzerki bat hasi ziren egiten beraiek egindako txontxongiloekin: txorimaloa, lehoia, latazko gizona, Ozeko magoa, mendebaldeko sorgina, gazteluko soldadua. Oso istorio polita izan da, Ozeko Magoaren bertsioa . Gainera ideia asko eman dizkigu guk ere etxean edozer gauzekin txontxongilo errazak egiteko.
Antzerkia bukatu ondoren Aranburu Jauregian dagoen txotxongilo erakusketara joan gara.Aurten Japonekoak ekarri dituzte. Benetan ikusgarriak dira.
Azkenik autobusez Altzora itzuli gara eta ondoren etxera joan gara bazkaltzera.













Egileak: Naroa eta Mikel

EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU

Ostiralean, Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu Altzon, gure eskolan. Horretarako bertso batzuk prestatu ditugu hasiera emateko. Ondoren, euskararen eguna zergatik ospatu behar dugun pentstzen aritu gara. Gurasoek eta guk pentsatutako aldarrikapenak irakurriko ditugu. Amaitzeko, Euskal Herrian Euskaraz kantatuko dugu denok elkarrekin. Hemen dituzue guk osatutako bertsoak:

Egunon eta ongi etorri


Imaz bertsolari eskola

Gaur Euskararen eguna dugu

ta hasi nahi dugu hola:

badakigu euskaraz bizitzen

oso erraz ez dagola

irtenbideak nahi genituzke

baina nondik eta nola?


Altzon euskaraz bizi gaitezke

goizetik iluntzeraino

baina aski da bidaiatzea

jar zagun Tolosaraino

teorian biztanle gehienak

euskaldunak dira baino

erdara gehio iristen zaigu

gure belarritaraino.


Dendariak, dentista, mediku

teknikari, mekaniko...

arratsalde on” esan ezkero

ez digute ulertuko

euskera arrotza egiten zaie

ez berena ez gertuko

bide hortatik euskalduntzea

inoiz ez dute lortuko.


Euskaldunok maite behar degu

gure hizkuntza kuttuna

argi daukagu euskalduntzen da

berez horixe nahi duna

baino oraingoz oso urrun dago

Euskal Herri euskalduna

errespetuzko jarrera dugu

behintzat eskatzen duguna.


Euskal Herriak esan nahi badu

euskara dunen herria

gure hizkuntza zahar maitea

du herriak oinarria

euskaldunduaz osa dezagun

Euskal Herri bat berria

Altzotik Tolosaldea eta

hemendik Euskal Herria.


ASTE HONETAKO IPUIN IRAKURKETAK



Ostegunean ,azaroak 25 ean, 1.eta 2.mailako ikasle batzuek ipuinak irakurri zituzten, bakoitzak bat eta ipuin hauek izan ziren:

Ahinoa Muruak: Beñat eta hodeiak

Nagore Muruak: Peru eta animaliak

Aimar Muruak: Xalto eta Briko Zabarre itsasontzian.

Ipuinak oso politak izan ziren eta oso gustura entzun genituen. Esan behar dugu hirurak ipuinak bikain irakurri zituztela. Zorionak!

2010/11/22

AMAK IPUINAK IRAKURATZEN

Irailak 17, asteazkena goizeko 10:00etan, hiru ama, Edurne, Amaia eta Karmen ipuinak kontzera eta irakurtzera etorri ziren.
-Edurnek, "Pernnando Amezketarra"ren 3 istorio motz irakurri zituen.
-Amaiak, "Betiko" ipuina irakurri zuen.
-Karmenek, "Izarrak Opari" istorioa kontatu zuen.
Gu biok (Claudia eta Irune) Karmenen istoriora joan ginen, Izarrak Opari. Izarrak Opari berez gazteleraz da, "El ladron de estrellas " izena du gazteleraz eta berak euskaratu egin zuen. Oso gustora egon ginen hiru amen istorio eta ipuinak entzuten entzuten.

Donostiara bidaia


Azaroaren 19an goizeko 9:30tan Donostiara abiatu ginen autobusez. 10:00 aldera iritsi ginen izotz jauregira baina 10:15 arte ezin genuenez sartu Anoetaren inguruan buelta bat eman genuen hamaiketakoa janez. 10:15 iritsi zirenean izotz jauregira sartu ginen: patinak eta kaskoa hartu, jantzi eta ibiltzen hasi ginen. Ordu eta erdi ibili ondoren kanpora atera ginen patinak eta kaskoa utzi eta Realaren museora joan ginen. Han gauza ikusgarri asko ikusi genituen :Anoeta futbol zelaia, Realaren kopa garrantzitsuenak, Anoetako aldagelak, Anoetako erizaindegia eta masaje gela, Realaren garai bateko bideoak, Reala- Real Madriden arteko garai bateko hamaikakoa ikusi genuen eta gauza gehiago ere bai. Handik atera ginenean skate pistara joan ginen bazkaltzera bazkal ondoren jolastu eta etxera etorri ginen egun ederra pasa ondoren.

DONOSTIAKO BIDAIAKO BAZKALORDUA


Aurten urtero bezala, Donostiako izotz jauregira joan gara baina aurten beste gauza berezi bat ere egin dugu: Realaren museora ikusi. Museotik irtendakoan inguruan zegoen skate pista bateran joan ginen bazkaltzeraera. Neskei gauzak kentzen ederki pasa genuen mutilok baina neskak haserretu egin zitzaizkigun ,,normala den bezala eta gauzak kentzen hasi ziren, azkenean sesio batean bukatu genuen. Gero , mutilok erlojuaren aurkako pruebak egin genituen eta gure lagun Mikelek egin zuen denborarik onena baina baita txarrena ere lurrera erori baitzen. Bitartean neskak ranpa irristakor batetik jeisten aritu ziren jolasean. Hiru terdietan etorri zen gure autobusa. Guretzat oso egun atsegina izan zen.

Realako Museoan



Azaroak 19an ostiral goizean autobusa hartu eta Txuri Urdinera abiatu ginen.
12:00 aldera Realaren museora joan ginen.
Han gauza asko ikusi genituen:kopak, baloiak, golak, historiako momentu hoberenak, aldagelak, maketak, prentsa aretoak, estadioa...Oso ondo pasa genuen.

IZOTZ JAUREGIAN


Lehengo astean, Azaroak 19 ostirala, Donostira joan ginen Txuri Urdin izotz pistara.Lehenengo Anoeta ondotik paseo bat eman genuen,10:15 arte ezin bait genuen barrura sartu. Ondoren izotz pistara sartu ginen,Han patinak eta kaskoak hartu eta aldageletara joan ginen prestatzera, gero izotz pistan sartu ginen eta trukoa hartu arte libre ibili ginen. Segidan joku batzuk egin genituen monitoreekin eta bukatzeko berriro ere libre ibili ginen.
Oso ondo pasa genuen eta berriz joango ginateke.

2010/11/15

FRONTOIAN OBRETAN

Urri aldera, frontoiaren atzatzekoekaldean aldagelak eta dutxak egiten hasi ziren soinketa eta gero dutxatzeko... Orain kamisetak ekartzen ditugu aldatzeko baina aldagelak bukatzen dituenean dutxatu egingo gara. Frontoieko teilatua ere konpontzen ari dira eta teilatua konpontzen ari diren bitartean ezin dugu frontoi barrura sartu, orduan ezin dugu palan edo pelotan jolastu.
Gogo handia daukagu dena bukatzeko eta soinketa egin ondoren dutxatzeko.

2010/11/08

IPUIN IRAKURKETAK

Astero bezala, hiruhileko honetan ipuin kontaketak edo irakurketak egiten segitzen dugu . Azaroko lehen bi asteetan Pellok, Maiderrek, Julenek, Endoiak, Ohianak eta Olatzek irakurri zituzten ipuinak. Pellok, Maiderrek eta Julenek(ikasleak) Azaroko lehenengo astean eta besteek ( irakasleak) bigarrenean, ipuin hauek iakurri zituen bakoitzak:
Pellok: Gernikako loroa.
Maiderrek :Sara galdezka ari da.
Julenek: Basajaunen oporrak
Endoiak :"La pequeña caperucita africana"
Ohiana : Elurte bateko ipuinen pasarteak
Olatzek : "El ogro y la abuela Lola"
Ipuinak oso politak ziren nahiz eta batzuk luzeak izan eta besteak motzak. Gustura egoten gara saio hauetan . Ea animatzen zareten ipuinak irakurtzera edo kontatzera!!!

ESKOLA IBILTARIAK

Aurten eskola ibiltarien proiektuan parte hartuko dugu 5. eta 6. mailakoak Oikiakoekin batera.Gipuzkoakoentzat Andalucia, Aragoi, Caceres eta Salamancara joateko aukera ematen du. Tokatzen bazaigu, aste beterako joango gara. Deialdi honetan parte hartzeko, 12tik 15erako taldeak izan behar dute eta Altzon 10 soilik garenez, Oikiakoei proposatu diegu gurekin proiektuan parte hartzea(5 ikasle dira Oikiakoak). Espero dugu guri tokatzea, aukera emango baitigu Erkidego hortako kultura, ohiturak... ezagutzeko, baita lagun berriak egiteko ere eta gaztelaniaz hitzegiteko aukera paregabea edukiko dugu. Tokatu ezkero martxotik ekainera bitartean joango ginateke.

2010/11/04

ALTZON SUTEA

Asteburu honetan ,urriak 30 eta 31ean, sutea izan da gure herrian, Altzon. Artzadun Bitarte bordan. Urriak 30eko 13:05 aldera hasi zen sua. Artzadunen bizi ziren pertsonek izugarrizko sustoa hartu zuten. Zortez etxean ez zegoen ardirik ez da jenderik ere . Ez dakigu nola hasi zen sua. Handik bi astera etorri behar zuen Pako artzaia bere artaldearekin . Orain beste leku bat ari da bilatzen bere ardiak babesteko. Larunbat gauean berriz ere sua piztu zen baina gutxi eta bonberoak han zeudenez bigilatzen, berehala itzali zuten. Hurrengo goizean ere ,oraindik, ke pixka bat ikusten zen . Baina azkenean ez da ezer gertatu. Ez da zauriturik egon, bakarrik ondoko etxeen arriskua eta sustoa.