2017/02/21

BADATOZ INAUTERIAK!!!!!


Azkenean iritsi dira, hain gustoko ditugun inauteri festak. Aurten Euskal mitologia aukeratu dugu eta horrekin batera dantzak eta bertsoak asmatu ditugu.

Egitaraua:



Asteazkena

14.30etan kalejira herrian zehar eta plazan dantza bat. Ondoren eskolako patioan prestatu dugun emanaldia. eta bukatzeko herriko elkartean, Guraso Elkarteak eskainitako merienda gozoa.



Osteguna

Goizean, bakoitzak nahi duen mozorroa ekarriko du, gero txistorra pintxoa jango dugu eta amaitzeko, psikomotrizitate gelan mozorro desfilea.

Gogoan izan, gero jai egun batzuk izango ditugula, besteak beste Tolosako inauteriez disfrutatzeko. Berriro ere hurrengo ostegunean ikusiko dugu elkar.

ONDO PASA!!!!!!

2017/02/20

"Mr. Monkey is lost" play

We are going to show you the play "Mr. Monkey is lost". He is naughty and likes to play a lot.
We have fun!

2017/02/16

Toti Martinez De Lezea eskolan

Aste honetan, otsailak 14ean, Toti Martinez de Lezea idazlea gure eskolara etorri da. Bere etorrera  aprobetxatuz eta mitologiako lanketa egiten ari garenez, Lizartza eta Ikaztegietako ikasle eta irakasleak gonbidatu ditugu.
Pili Zubiarrainen bidez etorri zaigu Toti ezagutzeko aukera. Idazle ospetsu honek mitologiaz asko dakienez, hainbat elezahar kontatu dizkigu euskaraz eta gaztelaniaz. Gaztelaniaz hobeto moldatzen den arren, badakizki beste hainbat hizkuntza ere: alemaniera, frantsesa eta ingelesa. Euskaraz ederki ulertzen badu ere hitz egitea gehiago kostatzen zaio.
Mitologiaz gain, bere bizitzari buruz ere hitz egin digu, adibidez Nur bere biloba dela eta liburuan agertzen diren hainbat pertsonai bere familiakoak direla. Nur eta bere gurasoak, liburuan bezala, Txinan bizi direla eta bere senarra den Alberto Alemanian bizitzen zegoenean ezagutu zuela.
Saioa bukatu aurretik, hainbat galdera egiteko aukera izan dugu eta saioari amaiera eman diogu  geneuzkan liburuetan sinadura eginez.
Oso gustura egon gara  berari entzuten, oso emakume jatorra, jakintsua, atsegina eta gertukoa dela iruditu zaigu. Benetan eskerrik asko Toti eskainitako saio eder honengatik. Hemendik aurrera jarraituko dugu zure liburuak irakurtzen.
3.Zikloko ikasleak.😀 TOTI MARTINEZ DE LEZEA on PhotoPeach

2017/02/12

The song "I can play football" Primary 3 - 4

We enjoy dancing and singing! Let´s dance together!


2017/02/10

KAIXO DENOI!
ORDIZIKO FERIATIK EKARRITAKO INTXAURRAK KONTATU DITUGU. 56 INTXAUR ZEUDEN ETA HAMARNAKA POLTSATXOTAN GORDE DITUGU. 6 GELDITU ZIREN KANPOAN. GERO, HAMAIKETAKOA EGIN DUGU. BEGIRA BEGIRA!




PROIEKTUAREKIN LOTUTA, PLASTILINAZKO BARATZA TXIKI BAT EGIN DUGU. BESTE GELETAKOEI ERAKUSTERA JOAN GARA. BIDE BATEZ, JAZINTO BERRIA ERE ERAKUTSI DIEGU. URDINA DA!!!!!




2017/02/03

ORDIZIAKO AZOKAN

Otsailaren 1ean Ordiziara  joan ginen HH 4-5 urtekoak eta LH 1-2 gelakoak.  Gauza  asko ikasi genituen.

D´elikatuz-era joan eta 2 talde egin genituen, 1. taldea Maiderrekin eta 2. taldea Idoiarekin.
Azokara joan ginen eta bertako baserritarren produktuak erosi genituen. Lehenengo taldeak ogi bat, ardi gazta eta arrautza dozena bat erosi zituen, eta bigarren taldeak letxuga bat, hiru porru, intxaur kilo erdia eta Errezil-sagar kilo bat.

Bukatzeko, D´elikatuz zentrora bueltatu ginen eta ELIKAGAIEN PIRAMIDEA ikusi genuen. Honi buruz gelan gehiago ikasiko dugu. 


Autobusa hartu aurretik, parkean ordu erdiz jolasteko aukera ere izan genuen, goiza ongi bukatzeko.


2017/02/02

TOKIAN TOKIKO GARAIAN GARAIKO....

2016ko abenduak 12an EAThink programa bitartez, LHko 2. eta 3.zikloko ikasleak,  tailer bat egin genuen elikaduraren inguruan , bertan besteak beste, zera ikasi gneuen, pestizidek eragiten dituzten kalteak, trasgenikoak zer diren eta hauen erabilerak zer osasun ondorio dituzten, eta tokian tokiko eta garaian garaiko elikagaiak jateak duen garrantzia.


2017ko urtarrilaren 31an, HH eta LH-ko 1.zikloko ikasleak Ordiziako Delikatuz zentrora zihoazela aprobetxatuz, aurreko tailerrean prestatuko jarduerak aurkeztu genizkien  eta bertara EAThink proiektuaren arduraduna den Iker Huegun etorri zen. Hemendik eskertu nahi dio
gu, jarritako interesa eta  emandako laguntza .