2014/05/30

KAIXO DENOI ORAIN IKUSIKO DEZUTE GURE BIDEOA MARRAZONA TA SIIA JOKUNA
AGUR



2014/05/21

3.ZIKLOKO IKASLEAK ORENDAINEN



           Maiatzak 16an Orendainera egun-pasa joan ginen,datorren ikasturtean DBHra  elkarrekin joan behar duten ikasleak ezagutzeko. Hara joan aurretik bilera bat egin genuen
Ikaztegieta, Amezketa, Abaltzisketa eta Alegiako ikasle batzuekin irteera hori antolatzeko.
Goizeko 9:00tan eskolatik Alegiara oinez abiatu ginen. Bertan zain geneuzkan San Juan ikastetxeko 5.eta 6.mailako ikasleak. Hauekin elkartu ondoren Ikaztegietako bidea hartu genuen eta hona iritsi ondoren  aldapa gora abiatu ginen.  11:10 inguru Orendainera  iritsi ginenen, han geneuzkan zain Ikaztegieta, Amezketa eta Abaltzisketako ikasleak. Motxilak utzi ondoren taldeetan banatu eta jolas batzuk egiten hasi ginen: Baloi eseria, futbola,uraren jokoa, pilota eta brileta.
Talde guztiak jolas ezberdinetatik pasa ondoren bazkaltzeko ordua iritsi zitzaigun. Ondoren, jolas librea eduki eta gero, 14:15 aldera  Alegiara abiatu ginen berriro oinez. 16:00 aldera iritsi ginen eta hemen geneuzkan guraso batzuk zain beraien kotxeekin Altzoraino iristeko.Oso esperientzia polita izan zen  eta oso ondo pasa genuen eguraldia ere paregabea izan genuen.
Baita ere eskerrak eman nahi dizkiegu gure 
                                   bila etorri ziren gurasoei. 





                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                               
                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                    


2014/05/16

Sukaldaritza tailerrei agurra


2014ko maiatzak 13an sukaldaritza tailerrei agur esan genien. Aurreko egunean baratzetik, azelgak, babak, letxugak, tipula, rabanitoak eta ilarrak bildu genituen, eta plater hauek prestatu genituen:
 1. taldeak azelga purea eta penkak jamon york eta gaztaz beteak.
 2. taldeak entsalada nahasia
 3. taldeak ilarrak patatekin 
4. taldeak babak urdaiazpiko eta arrautzekin. 

Bakoitzak bere etxetik ekarri zituen platera, tenedorea eta kutxara, plater horiek probatzeko. Eskola guztiak hartu zuen parte. OSO GOXOA ZEGOEN DENA!!!

TARZANEN ANTZERKIA ATAUNEN


2014 ko maiatzak 8an 10:10etan  autobusa hartu eta Ataungo zinemara  joan ginen Legorrertako ikasleekin batera. Han beste eskola batzuetako, ikasleekin batera sartu ginen, Tarzanen antzerkia ikustera. Bertan zera ikusteko aukera izan genuen, bi gorilak ume bat aurkitu zuten oihanean negarrez eta Tarzan jarri zien izena. Urteak pasa ala Tarzan  handitu egin zen.   Egun  batean bi neska dokumental bat grabatzera joan ziren oihanera  eta animaliak grabatzen ari zirela Tarzan agertu zen,eta lagun handiak  egin ziren betirako. Gustura ikusi genuen antzarkia.

Aelgitarren bixita





2014ko Maiatzak 9an Alegiako San Juan eskolako ikasleak etorri ziren, euren NOLEGA emanaldia eskaintzera. Iritsitakoan euren kantak eskaini zizkiguten, hauek hain zuzen ere, 4 urtekoak: behiak nola egiten du mu. 5 urtekoak: euria data euria da. 2.mailakoak: guk nahi degu
rokan rol.
Hamaiketako orduan elakarrekin jolastu ginen,eta gero gure haiek eskolara, eta gu ohiko lanetara itzuli ginen.

2014/05/13

BIZKOTXO GOXOAK EGIN GENITUEN TXIKIENEK PASA DEN ASTEARTEAN!

2014/05/07

EGUN BEREZIA

Atzo,maiatzaren 6an , goizean, inkubadora entxufatu, termometroa jarri eta berotzen utzi genuen. Berotzen zegoen  bitartean haziak erein genituen lorontzietan.Haziak 5 mota desberdiñetakoak ziren: babarrunak, artoa, pipak, kalabaziñak eta bainak.Guztira  75 lorontzi  bete genituen. Lur goxoa jarriz ureztatu genituen eta leiho ondoan dauzkagu argia izan dezaten.Haziak egindakoan gure etxe eta baserrietatik ekarritako arrautzak inkubadoran sartu genituen.37 arrautza dira guztira: txikiak, handiak, txuriak eta gorriskak. Ura ere jarri diegu. Orain 21 egun itxaron behar dugu txitak ateratzeko.Denak jaiotzea nahiko genuke. 
JAINKOAK LAGUN GAITZALA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
.

                                                                                 1.zikloko ikasleak

2014/05/06

MILA ESKER

MILA ESKER TALO EGITEN IRAKATSI ZENIGUTEN GUZTIOI:









OSO GOXOAK ZEUDEN.