2018/12/21

SANTO TOMAS EGUNA

Gaur, abenduak 21, Santo Tomas egunez hainbat ekintza egin ditugu:

Damaso Zubeldia Unsain Miguel Joquin Eleizegi "Handiaren" seigarren belaunaldiko bilobak,  bisitatu gaitu Handiaren bizitzari buruzko hainbat bitxikeria eta pasadizo interesgarri kontatu dizkigu.  Adibidez: Londresen bi urte eman zituen, Buckingham Palacen errege-erreginekin egon zen, aitak oso kristauak zirenez,  exibizio kontratua eten zuen ez zelako elizara joaten, oso gizon jatorra eta guapoa omen zen, urteak kentzen zituen propaganda egiteko, bere garaian Espainiako gizonik garaiena zen nahiz eta mundu mailan beste norbait altuagoa egon...





Jolasorduan txistorra bokadiloa jan eta gero, Gregorio Izagirre etorri da, Tolosaldeko Saharar Elkarteko kidea. Ikastetxeko guztion artean abenduaren 11ko Altzoko azokan bildutako dirua eman diogu. Diru hori, Saharar herriaren beharrizanei erantzuteko erabiliko dute eta horrek poz handia ematen digu guztioi. 





Gaurkoa benetan egun borobila. Olentzero ere astoarekin etorriko omen da eta txintxoak izan garenez, opari mordoa ekarriko dizkigu.



ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!



NOLEGA

ATZO ABENDUAREN 20AN, IKAZTEGIETAKO IKASLEAK ETA IRAKASLEAK ETORRI ZIREN GUREKIN NOLEGA EGUNA OSPATZERA.

GOIZEKO 10:30TAN , BERAIEK EGINDAKO PELIKULA " EL VIAJE DE TITO" IKUSI GENUEN.ONDOREN LAZOAK JAN ETA PATIORA IRTEN GINEN.

11:50AN BEHEKO ARETOAN, " LA CANCION DE LOS NUMEROS", "AGUR EUSKAL HERRIARI " ETA "SIMAMAKA"  ABESTIAK ETA BERTSOAK KANTATU GENITUEN; ETA JARRAIAN,  INGELESEKO " HANDIA SHOW", ETA "UME  BIHURRIAK" ANTZERKIAZ GOZATU GENUEN.
EGUN BIKAINA IGARO GENUEN ELKARREKIN!!!


2018/12/13

ALTZOKO III. AZOKA

2018ko abenduaren 9an, Altzon 3. aldiz azoka bat egin zen, bertan 35 postu izan ziren, horietatik 12 altzotzarrak. Gure eskolak ere parte hartu zuen bertan. Azokak 10:00etatik 14:00etara iraun zuen eta salmentak aurrera eramateko  LHko ikasle  eta guraso batzuen artean txandak egin genituen.
Eskolak honako produktu hauek jarri zituen salgai: osagai desberdinetako bonboiak, ukenduak, kremak, baratzeko produktuak, panpinak eta apaindutako edalontziak … Guzti hauek tailerretan egin genituen. Bonboiak egiteko Iñaki Muruaren laguntza izan genuen eta herriko elkartean egin genituen. 






Guk irabazitako diruaren zati bat Saharara bidaliko da, aurtengo ekintza solidario bezala. 

Egileak: 3. zikloko ikasleak


SAHARAR ASTEA

2018ko abenduaren 3tik 5era eskolan "Saharar astea" ospatu genuen. Astelehenean, abenduak 3an aldez aurretik egindako Sahararen inguruko lanak aurkeztu genituen eskolan. Asteartean, abenduak 4an, Jexux eta Gregorio ( Tolosaldeako Sahara elkarteko kidea) etorri ziren " Chertat eta lehoia" ipuia kontatzera. Asteazkenean berriz,  Tarba izeneko neska saharaui bat etorri zen eskolara gurekin elkarrizketa bat egitera.
Tarbak 17 urte ditu, bost anai-arrebetatik bera bigarrena da. Gaur egun Ikaztegietan bizi da, eta Tolosako Orixen ikasten du.
Bera Saharatik bost urte zituela Salamancara bizitzera joan zen bere guraso eta anai zaharrenarekin.Geroztik Soraluzen, Eibar eta  Amezketan bizi izan dira. Gaur egun Ikaztegietan bizi dira.
Bera Espainiara etorri zenean ondo sentitu zen jendearekin baina ezberdina ikusten zen: azaleko kolorearengatik, hizkuntzarengatik, gauza materialengatik,etab. Bere bizi guztian panpin bat bakarra izan duela kontatu zigun.
Beraiei, euren nahiak baino Saharar herriak dituen beharrak asetzeak kezkatzen die, ez dute pentsatzen euren desioetan, Saharar herriak dituen beharretan baizik.
Bere anaia elektrizista izateko ikasketak egiten ari da eta Tarbak medikuntza ikasi nahi du, bien helburua Saharar herriari laguntzea da.
Beraien etxean saiatzen dira Sahararren ohiturak mantentzen: tea hartzea, bertako hizkuntza hitz egitea… baina Euskal Herrian oso zaila egiten zaie familia osoa elkartzea kontu kontari aritzeko.
Udaran normalean bi anai-arreba zaharrenak bakarrik joaten dira Saharara oso garestia baita bidaia, baina lehengo urtean familia osoa joan zen; anai arrebak hegazkinez eta gurasoak kotxez eta barkuz.
Egileak:  3. zikloko ikasleak


2018/12/04

Atzo, abenduak 3, euskararen eguna ospatu genuen. Horretarako, euskararekin lotutako esamolde zein esaldiak idatzi eta arratsaldean denon artean partekatu genituen.
Egunari amaiera emateko, gaztainak jan genituen. Bai goxoak!



Bestalde, gaur Santa Barbara eguna dela eta, ermitako kanpaia jotzera joan ondoren, Tolosaldeko Saharar elkarteko Jesus eta Gregorioren bisita jaso dugu. Horri esker, Chertat eta Lehoia istorioa ezagutu eta Sahararren egoeraren berri izan dugu. Mila esker Jesus eta Gregorio!