2014/06/20



Ikasturte guztia lanean pasa ondoren iritsi da azkeneko eguna. Eskolako festa egunean jarritako argazkien bilduma zintzilikatu nahi dugu denok gogoan izan ditzagun egindako lanaz gain, pasa ditugun une goxoak. Baita, 2. eta 3. hiruhilekoan osatu dugun GASTRONOMI GIDA. Hementxe duzue enlazea: n
Ongi ongi pasa oporrak eta pilak kargatu.

TXORIKUMEAK IKUSTERA

Irtenaldi zoragarri bat egin genuen maiatzean. Mikel Olanok txorikumeak kabietan zituela esan zigunean laisterka joan ginen kilkerrak biltzeko aitzakiarekin eta bidean txepetxaren kabia eta kaxkabeltxak ere ikusi genituen Mikelen laguntzarekin. 







  Gelara etorritakoan Milak bertso Pedro Mari Otañon bertso zoragarri hauek topatu zizkigun eta musikako saioan, grabatu genituen 1. zikloko haurren laguntzarekin. Entzun entzun!


TXEPETXAREN BERTSOAK

POUPURRIA

Hemen duzue ikasturte honetan landu ditugun abesti batzuekin HH, L.H. 1 eta 2. zikloko haurrek Nolegan eta ikasturte bukaerako jaialdian abestutako poupurria. grabaketa 1. zikloko haurrak egin zuten musikako saioetan beraiek aukeratu zituzten abestiak eta. 

Poupurria

2014/06/19

Agur.... datorren ikasturtera arte

2013-2014kurtso hau ipuinekin hasi eta sukaldaritza gaiekin bukatu dugu.  Ipuinen gaia asko gustatu ztitzaigun eta sukaldaritzan sukaldatzen ikasi dugu.
Hemendik doazten ikasleak eta irakasleak agurtu nahí ditugu .Zorte ona izan eta lagun berri   asko egin!!!




                ONDO PASA OPORRAK eta  EZ AHAZTU ITZULTZEAZ!!!

2. zikloa

Hondarribiko hondartzara

2014ko ekainak 17an , goizeko 9:00etan autobusean sartu eta eskola osoko ikasleak Hondarribiko hondartzara joan ginen. Txikiak hondarretan ibili ziren  eta handiagoak uretan, batzuk maskorrak bilatzen ,  besteak uretako karakolak biltzen, eta urarekin eta hondarrarekin jolasten.
Gero bakoitzak bere etxetik ekarritako bokadiloa jatera parke batera joan ginen  eta Altzora 16:15etan iritsi ginen.


Oso ondo pasa genuen!!!

ESKOLAKO FESTA


2014ko ekainak 14ean eskolako festa izan zen. Lehenik eskolako ikasleek  bertsoak, kantak eta antzerkiak eskeini genituen.
Gero eskolatik doazenak agurtu genituen.


Eta amaitzeko elkarrekin bazkaldu genuen, guraso,irakasle eta ikasleak...

PRIPERAN PASA GENUEN!!!




2. zikloko ikasleak

2014/06/11

LARUNBATEAN ESKOLAKO FESTA

-->
LUNBTAN
ESOLO   FSTA








                       


11:00 ETN NIALIA  (ETAN JAIALDIA)

13:00 ETÑ AURRÑ BZAIA  (ETAN HAURREN BAZKARIA)

OMJ  LDA (ONDOREN HELDUENA)

2014/06/09

4 ETA 5 URTEKO GELAKOAK AMEZKETARA JOAN GARA PELUTXEAK TRUKATZERA. TXIKI UTZI DUGU HAN ETA MUU ESKOLARA EKARRI DUGU. BERTAN ATERATAKO ARGAZKIAK HEMEN DAUDE DENOK IKUSTEKO. ONDO PASA

2014/06/04

TXITAK ESKOLAN










Txita txikiak jaio zaizkigu                                           Jaio orduko sartu ditugu
maiatzaren bukaeran                                                 kartoizko kaxa barrura
arrautzak bero-bero egonda                                     bertan dituzte: foko handi bat
hogeita bat egunean                                                  pentsu goxoa ta ura
txio-txioka ta bixi-bixi                                                 txitak zaintzea orain guztion
txitatxoak ikustean                                                     betebehar ta ardura
alaitasuna sentitzen dugu                                         baina lan denak txitatxoekin
bihotzaren barrenean                                                e(g)ingo ditugu gustura

                                                                  Doinua: "Pello Joxepe"


Gure artean ditugun txitak hau pentsa dezakete:



Hegan ikasi nahi dut!
Zirina egiteko gogoa daukat!
Zirin mendia egin dut!
Nik Mikelen etxera joan nahi dut!
Ni naiz nagusia!
Hil egingo naiz, ez dakit zer egin!
Iuju pailasoa naiz, toma!
Ja, ja, ja, nire lagunari zirina atera  zaio!
Kaka zaharra, nire lagunak ez du puzkarrik bota!
Gaur inkubadoratik atera naiz baina nire lagunek hil egingo naute!
Komunetik atera nahi dut!
Kalean zirina egiteak lotsa ematen dit baina egingo dut!
Parkean ze gustura ibiltzen naizen!
Aaa, ze ederra den!
Non erosten ote da pentsua?
Azeriak beldurra ematen dit!
Arrautzak egingo ditut handitzean!
Txikia eta tontoa naiz!

Ze gose!
Ze bero!
Ze txita barregarria!
Ze kakatia!




                                                  

Hemendik atera nahi dut!
Nire laguna oso txarra da futbolean!!!!
Aupa rokanrol!!!!!!!!!!!!!!!!!

Kaixo, zer moduz? 
Zu ez al zaude etzanda?
Ez daukat ur askorik!
Noren etxera joango ote naiz?
Lagunak izango al ditut?
Nolakoa izango naiz handitan?
Umeen gustukoa ote naiz?







Nire lagunak zirina egin du baina nik ez!








                                                                                     1.ziklokoak