2015/06/24

BUKATU DA, BUKATU DA.....

2014-2015 ikasturtea honekin amaitutzat emango dugu... amaieratan esaten den bezala... gaizki esanak barkatu ondo esanak kotutan hartu...



    

hartu indarrak eta ondo pasa!!!!
Datorren ikasturte arte.

Laster arte lagun, ikaskide, ikasle....

Bukaerara iritsiz goazen heinean.... aprobetxatu nahi dugu seigarren mailako ikasleei laster arte esateko.... Zorte on hastera zoazten etapa berri hortan eta etorri nahi duzuenean bisita egitera!!!!

Laster arte
Iraitz, Amets, Peru, Aimar
Uxue, Olatz, Ainhoa eta Nagore

HONDARTZARA....

Astelehena ekainak 22an... giro aparta zela aprobetxatuz... hondartzara joan ginen...

ESKOLAKO FESTA

Ikasturtea amaitzeko betiko legez ekainak 20an eskolan festa izan genuen, aurtengo berrikuntza bezala, MUNDU ERRALDOIAREN MUSEO TXIKIAREN ateak ireki genituen eta, gure urte osoko lanak ikusgai izan zenituzten, hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu bertara hurbildu zineten guztioi pila bat izan zineten eta.




Gero, ikasleen abesti eta antzerki emanaldia izan genuen, eta urteroko agurren tartea ere, bertsotan  iritsi zen eta han piztutako  emozio guztiak bazkarian baretu ziren. 






UR BILA JARRAITU DUGU!!!!!

Gure ikasle eta lagun diren Garazi eta Igorren aitonak badu gaitasun berezi bat, ura bilatzen du, pendulo baten bitartez, horrek gure arreta deitu zuen eta LHko ikasle guztiak han joan ginen Zuaznabar baserrira, nola moldatzen zen ikustera. Txundituta geratu ginen penduloa atera zuenean eta ur lekuetan nola bueltaka hasten zen ikusita. Bisita amaitzeko gainera, azeituna batzu eman zizkiguten baita bertako ura probatzeko aukera ere. MILA ESKER DENAGATIK ETA SEGI HORRELAKO JATOR ETA ADEITSU IZATEN!!!!!!!!

2015/06/09

UR BILA HERRIAN ZEHAR

Uraren gaiaz gehixeago ikasteko asmoz , ibilalditxo bat egin genuen ekainaren 3an . Gure helburua Irisoro     " Ixo" erreka, Kondeko errota eta Oria ibaia ezagutzeaz gain, inguruaz eta herriaz gehiago jakitea zen.
Ibilaldia eskolatik abiatu genuen , Mendizabal baserritik behera Ipintza Handiraino iritsi eta erraldoiaren jaiotetxean geldialditxo bat eginez, Ixo errekara ailegatu ginen. Errekatxora jaitsi, salto batzuk egin, ur muestra hartu eta bidetxurra utziz Altzo azpira joan ginen. Hemengo errota Joxe Manuel ,aguazilak, erakutsi eta azaldu zigun . Txikia baina ondo zaindua zirudien baina, pena, ezin izan genuen martxan ikusi!!Ondoren parkean hamaiketakoa egin eta , Altzoko lurretan dagoen Oria ibairaino jaitsi ginen. Zubitik ibairen tamaina ikusi, amuarrain batzuk bizi direla jabetu, denboratxo bat bertan pasatu , eta berriro eskolara. Baina oraingoan beste bidetxur batetik, Amabi aldera datorrenetik, aldapatxo bat igaroz.
Ibilbide zoragarria, benetan!!! eta zenbat ikasi genuen guztiok, ikasle eta irakasleok!!!











2015/06/04

ZORIONAK IMAZ BERTSOLARI ESKOLA ZORIONAK ALTZO

Maiatzak 12an egin genuen Nepalen aldeko lasterketan  1.731,10€ bildu genituen eta Edurne Pasabanek duen  NAMASTE ( Fundacion mountaineers for Himalaya)  Fundaziora bideratu genituen. Hemendik zoriondu eta eskertu nahi dizuegu jaso genuen laguntza eta partaidetza.

 MILA ESKER GUZTIOI ETA BERRIRO ERE ZORIONAK  IMAZ BERTSOLARI ESKOLA ETA ZORIONAK ALTZOKO HERRIARI.

ORENDAINERA IRTEERA

2015-eko maiatzaren 29-an, Altzo, Alegi, Ikaztegieta, Amezketa eta Abaltzisketako 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleak elkarrekin Orendainera joan ginen. Guk berez, Alegikoekin batera oinez joan behar genuen baina euria ari zuenez Altzokoak kotxez igo ginen. Hamaikak aldera iritsi ginenean hamaiketakoa egin genuen, txilibitua jotakoan denak jolasetan hasi ginen. Bost talde ezberdin zeuden: A, B, C, D eta E, jokoak hauexek ziren; Pelota, futbola, zapiketan, brileta eta baloi eseria.

Ordubata eta laurden inguru jokoak bukatu genituen eta bazkaltzen hasi ginen, euria ari zuenez frontoi barruan bazkaldu behar izan genuen. Lagunak egin genituenez beraiekin bazkaldu genuen eta gelditzen zitzaigun denboran jolasean ibili ginen. Ordubiak aldera Alegikoekin batera oinez Alegira jaitsi ginen, bertan kotxeak zain geneuzkan Altzora igotzeko.

EDERKI PASA GENUEN EGUNA!!!